AECC GIPUZKOA astelehen honetan kalera irtengo da Minbiziaren Ikerketaren Munduko Eguna dela eta

Guipúzcoa - 21/09/2018
ikerku

 

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak irailaren 24an izango den Minbizia Ikertzeko Mundu Egunarekin egin du bat. Horretarako, kanpaina egin du kalean ahalik eta sinadura gehien biltzeko eta, horrela, ikerketa onkologikoan babes gehiago eskatzeko. Ekimenaren bidez, herritarren, erakunde pribatuen eta erakunde publikoen inplikazio aktiboari dei egin nahi zaio ikerketak aurrera egin dezan ahaleginak batu ditzagun, betiere, minbiziarekin lotutako biziraupena handitzen laguntzeko helburuarekin.

Hori lortzeko, eta egun berezi hori  (WCRD – World Cancer Research Day) aprobetxatuz, AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea Donostiako Loiola kalean egongo da sinadurak biltzen. Ezarritako helburua gutxienez 500.000 sinadura lortzea izango da ondoren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioari entregatzeko. Beren sinadurarekin ekimena babestu nahi duten pertsona guztiek Gipuzkoako eskualde guztietan dauden egoitzetan egin ahal izango dute (Donostia, Irun, Eibar, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga), baita Internetez ere webgune honetan: www.nopodemosparardeinvestigar.es

Kaleko ekintza bat ere izango da: ikerlari moduan jantzitako estatua-gizon bat egongo da eta pertsonaren batek manifestua sinatu eta kutxan sartzen duenean bakarrik mugitu ahal izango da. Horren bidez, aurre egin behar diogun arazoa antzeztuko du: minbiziaren aurkako ikerketa bertan behera geratzea. ‘Ezin diogu ikertzeari utzi’ lemapean, kanpaina Minbiziaren inguruko Ikerketaren Aldeko Munduko Adierazpenaren helburuekin lotuta dago: ekimenaren xedea lortzen lagunduko luketen aurrerapen zientifikoak lortzea: minbizia gainditzea.

2030. urterako, aurrez ikusten da Estatuan 1,8 minuturo minbizia-kasu berri bat egongo dela, eta heriotza-kasu bat 3,8 minuturo. Kopuru horiek murrizteko eta % 70eko biziraupena lortzeko, beharrezkoa da Minbizia Ikertzeko Estrategia Nazionala aurrera eramatea. Horrek, beste neurri batzuen artean, honako hauek jaso beharko lituzke: gaixotasuna ikertzeko inbertsioa bikoiztea, ikerlariak itzularaztea eta nazioarteko talentu zientifikoa erakartzea.

 

AGENDA

 

Astelehena, 2018ko irailak 24

 

Zientzia Ministerioari Minbiziaren Ikerketan babes gehiago eskatzeko sinadura-bilketa.

 

-       Lekua: Loiola kalea – Donostia

 

-       Ordua: 10:00 – 13:00.

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días