AECC Gipuzkoa elkarteak Ordiziako urteroko diru-bilketan laguntzeko deia egin du

Guipúzcoa - 19/09/2018

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea kalera aterako da irailaren 22an, larunbatean, funtsak biltzeko eta horrela elkarteak eskualdeko pazienteei eta haien familiakoei doan ematen dizkien zerbitzuak ordaintzen laguntzeko. Elkartasun-ekintza hori goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egingo da, Ordiziako erdialdeko hiru tokitan.  Enparantza Nagusiaren inguruan bi mahai jarriko dira eta hirugarrena Fray Andrés de Urdaneta estatuaren aurrean.

“Diru-bilketa beti egun jendetsuetan egin ohi izan dugu, Euskal Jaietan edo Merkatu egun berezitan, data aproposenak direlako. Kasu honetan, Erdi Aroko Azoka ospatzen denez, gure ahaleginaren emaitza are hobeagoa izatea espero dugu, jendearen elkartasunari esker". Hori adierazi du María Dolores Aramburu ordiziarrak, AECC Gipuzkoa Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntaria eta diru bilketaren antolatzailetako bat.

AECC Minbiziaren Aurka Gipuzkoako Elkartearen Goierri eta Urola Garaiko egoitza Zumarragan, Iparragirre kaleko 1. zenbakian kokatuta dago. 

Minbiziaren aurkako diru-bilketa

Irailaren 22an, larunbata

10:00etatik 14:00etara

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días