AECC Gipuzkoak eskerrak eman nahi dizkie Zumarragan eta Urretxun diru bilketan parte hartu zutenei haien eskuzabaltasunagatik

Guipúzcoa - 27/11/2018
zumarraga_urretxu

AECC Gipuzkoaren Urola Garaia eta Goierriko batzordeak eskerrak eman nahi dizkie minbiziaren aurkako borrokaren alde joan den asteburuan Zumarragan eta Urretxun egindako urteroko diru-bilketan lagundu zuten pertsona guztiei. Goiz horretan jasotako dirua, guztira, 1.770,08 eurokoa izan da.  

Hamabost boluntario inguru hartu zuten parte banatutako bi leku desberdinetan, bata larunbateko merkatuaren aldamenean. Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak larunbata aukeratzen du asteko merkatuarekin kointzidituz. Bestalde, Bi-Tartean merkataritza elkartearen babesa eta sustengoa ere eskertu nahi izan da, dendak emandako laguntzarengatik.

AECC Gipuzkoaren eskualdeko batzordeko presidentea den Mari Carmen Uribesalgoren hitzetan, “urtero bezala jendeak oso ondo erantzun zuen. Beste urte batez, bertakoen zein kanpokoen elkartasuna eta eskuzabaltasuna agerian geratu dira minbiziaren aurkako borrokan laguntzera gonbidatzen ditugunean”. Gainera, ekimen horren bidez, Urola Garaiko eta Goierriko herritarrei elkartea hor dagoela eta urteko egun guztietan pazienteei eta senideei laguntza emateko lanean ari dela gogorarazten diegu. 

Bi ekintza horien bidez jasotako diruari esker, elkarteak ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta gaixoari zein haren senideei babesa eta laguntza emateko programak bideratzen eta gaixotasuna modu goiztiarrean detektatzeko eta prebenitzeko kanpainetan esku hartzen jarraituko du. Doakoak dira aeccren zerbitzu guztiak.  

 

 

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días