AECC Gipuzkoak igande honetan egingo den Milia Solidarioan parte hartzera animatu nahi du

Guipúzcoa - 25/03/2019

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, herritarrak gonbidatu nahi ditu BATek antolatu duen Milian Solidarioan parte hartzera. Ekimena igandean, hilaren 31n, 12:45ean abiatuko da Zabaltza plazatik Errelebo Lasterketaren baitan. 3 euroan salduko dituzten dortsalekin jasotako dirua elkartera joango da oso-osorik, ta Irunen ere egoitza du. Elkarteak, aurten Bidasoako eskualdean minbiziaren aurkako borrokan 10 urte beteko ditu.

Iaz, familientzako Milia Solidarioa jardunaldi horretako berrikuntzetako bat izan zen eta aurten ere milia bateko edo 1,6 km-ko distantzia duen ibilaldia errepikatuko da. Denei zuzenduta dago eta parte-hartzaile bakoitzeko 3 euroko prezio sinbolikoa izango du. Parte-hartzea bultzatzea xede duen jarduera da. Ez da adin-mugarik izango, ez da lehiakorra izango eta ez da kronometratuko. Jarduera horrek emango dio amaiera igandeko ekimenari. Goizeko 10:00etan hasiko da, adinekoei zuzendutako ibilbide osasungarriarekin, gero 4x1 miliako lasterketak eta 3 miliako binakako lasterketa, desgaitasuna dutenentzako eta adimen urrituentzako lasterketak eta atletismoko Igande Sasoi bat egingo dira txikientzat.

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen, Bidasoako ordezkaritzak Irunen, Foru kaleko 4. zenbakian, egoitza ireki zutenetik hamar urte betetzen dira aurten. Gaur egun, elkarteak 1.332 bazkide inguru ditu eskualdean: 1033 Irunen eta 299 Hondarribian. Guztira, 176 boluntario ditu.

Boluntario horietako batzuk kalean izango dira igande honetan 3 euroko prezio sinbolikoaren truke dortsal solidarioak saltzen BATi laguntzeko. Dortsalak banatzeko, elkarteak bere standa ere izango du eta, bertan, urte osoan eskualdean doan eskaintzen dituzten zerbitzuen berri ere emango dute.

AECC Gipuzkoak eskerrak eman nahi dizkio BATi igandean bilduko duten diruaren hartzaile izan dadin elkarte hori aurten ere hautatu dutelako. Gainera, jarduera hori erabat bat dator erakundearen filosofiarekin eta balioekin; izan ere, ahalegin handia egiten du gizarte osoaren bizi-kalitatea hobetzeko ohitura osasungarrien inguruko prebentzio-kanpainak egiteko.

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días