Gipuzkoako AECCk doluari buruzko tailerra antolatu Tolosan Minbiziaren kontrako Munduko Eguna dela eta

Guipúzcoa - 05/02/2019

AECC Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteko Tolosaldeko ordezkaritzak otsailaren 6an, asteazkenean, gertukoren bat galduz gero doluari aurre egiteko moduari buruzko tailerra antolatu du Tolosan publikoari zabalduta. Bertan, Iñaki Peña medikuak doluaren inguruan zuzendu zuen “Aulki Hutsak” dokumentala emango dute. Hildakoen senideen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak.

Dokumentala amaitzean, zuzendariak berak dinamizatuko du dolua hizpide izango duen solasaldia. Bertaratutakoek beren iritziak azaltzeko eta esperientziak kontatzeko aukera izango dute bertan. Dokumentala euskaraz eskainiko da (azpitituluak gaztelaniaz jarrita) eta 17:30ean ikusi ahal izango da Tolosako Kultur Etxean.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, berdea da kausa honen sinboloa eta horixe izan zen jardunaldia markatu zuen elementu nagusietako bat. Egun horretan, Tolosa eta Villabonako Berdura Plaza berde kolorez estali ziren. Hamarka aterki zabalduko zituzten horretarako. Gainera, Villabonan, Tolosan, Ibarran eta Zizurkilen, hainbat saltokik Minbiziaren kontrako Munduko Egunarekin zerikusia duten kartelekin, puxikekin eta zapiekin apainduko zituzten erakusleihoak

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días