“Uda osasungarria” sustatzeko kanpainaren balantze positiboa

.  2.500 pertsona baino gehiago atenditu dira kanpaina honetan    

.  Kanpaina uda honetan 19 udalerritan, kostako 8 herritan eta barneko beste 11 udalerritan ibili da

·  “Uda osasungarria” ekimenak hainbat showcooking barne hartu ditu; hau da, osasun-aholkuak eta zumba-saioak dituzten tailerrak.

AECC Gipuzkoa “uda osasungarria” kanpainaren azken txanpara iritsi ondoren, balantze posibitibo bat egin nahi du, 2.500 pertsona baino gehiago artatu ondoren. Horrekin, bizitzako ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu, betiere, minbiziaren agerpena saihestera bideratuta. Ekainaren erdi aldera Zarautzen abiatu zen eta uztailaren 30ean Orion amaitu den ekimena Gipuzkoako kostako 8 udalerritako hondartzetan eta barneko beste 11 udalerritan egin da.

AECC Gipuzkoak, aurten, beste urteetan azaleko minbiziaren eguzki-prebentzioan oinarritzen zen kanpaina osatu nahi izan du eta herritarren osasuna hobetzera eta bizitzako ohitura osasungarriak sustatzera bideratutako tailerrak eta hezkuntza-ekintzak gehitu ditu. Horretarako, eta berrikuntza gisa, lurraldera joango den unitate ibiltariak ohitura osasungarriko eta osasun-aholkuko jarraibideak emateaz arduratuko diren adituen (nutrizionista, oftalmologoa edo sukaldaria) parte-hartzea izango du. Tailer horiez gain, zumba-saioak ere egongo dira Gipuzkoako hondartzetan jarduera fisikoa sustatzeko.

Bestalde, AECC Gipuzkoako unitate ibiltariak azaleko minbizia prebenitzeko eguzki-babesak duen garrantzia nabarmentzen jarraitu du. Helburu horrekin ipini dira eguzki-babesari buruzko informazioa duten azalpen-panelak. Prebentzio-mezuak eman dira hondartzetako megafonia bidez,  eguzki-esposizio desegokitik eratorritako arriskuei buruzko informazio-materiala banatu da eta 16 urte baino gutxiagokoentzako jolaserako-hezkuntzarako jarduerak aurrera eraman dira. Jarduera horietan, bizitza osasungarriko ohiturei buruzko kontzeptu horiek eta beste batzuk landu egin dira.

Kanpainak, era berean, eguzki-iragazkien banaketa bildu du, baita frutena eta zukuena ere. Azkenik, AECC Gipuzkoak egiten dituen kanpaina guztietan bezala, boluntariotza oso garrantzitsua izan da ekimenean. Zeregina ez da pertsonei harrera egitea edo ekintzaren helburuei buruzko informazioa eskaintzea soilik izan; izan ere, ohitura osasungarrien galdetegia ere egin dute, betiere, adituek zalantzak argitu edo ezagutzak zabal ditzaten.

Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren babesari esker, aurten, kanpaina ibiltaria Emaus Gizarte Fundazioaren eskutik izan da. Horrek ere informazio ibiltariko puntu bat ezarri du. Bertan, hondakinak modu egokian biltzeko beharrari buruzko tailerrak jarri dira martxan.

Udara Osasungarria | Verano Saludable