Gaixoen senideek Minbiziaren Aurkako Lasterketara parte hartzera animatzen dute

- 30/04/2019

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak lasterketa eta martxa antolatzen duen 5. urtea da; edizio hau, datorren maiatzaren 12an Donostian burutuko da. “AECC Gipuzkoa Martxan” izenpean, ongintzako kirol proba honek 7 kilometroko luzeera du. Berezitasun bezala, egutegi atletikoko lasterketa bakarra da, irteera eta helmuga Donostiako alde zaharrean duena.

Izen – ematea, www.kirolprobak.com, web orriaren bitartez egin daiteke eta 13€ balio du. Lasterketa, goizeko 10etan Konstituzio Plazatik irtengo da eta bertan amaituko da 7 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Garaikurrak egongo dira sailkatzen diren lehenengo 3 pertsonentzat, +55 gorakoentzat eta AECC Gipuzkoako lehen bazkidearentzat, bai emakumezko nahiz gizonezkoen mailan. Proba honetan, 2018 urtean, 1.053 korrikalari solidario parte hartu zuten eta aurtengo zenbaki hau baino gehiago lortzeko helburua daukagu.
Berritasun bezala, aurten, korrikalariak amaieran jasotzen dituzten poltsetan, aldez aurretik era aleatorioan enpresa kolaboratzaileak emandako opariak sartuko dira.

Aurreko urteetan bezala, igande honetan partaidetza haundia egon dadin eta jardunaldia pertsona guztiei iristeko helburuarekin, martxa popular bat ere antolatu da. Martxa goizeko 12etan Alderdi Ederren hasiko da, eta helmuga ere bertan izango da. IV. edizioko bigarren ekitaldi hau Kontxako pasealekutik Ondarretaraino doan 3 kilometrotako joan etorria oinez egitean datza. Martxa popular honetan parte hartu nahi dutenek Alderdi Eder bertan 3 euroko dortsal solidarioak erosi ditzakete. Bi probek helburu solidarioa dute, izan ere bildutako guztia aurten  proposatutako erronkari bideratuko da.

Zentzu honetan, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak 2019rako Gipuzkoako gizarteari erronka bota dio: ikerketa onkologikoko proiektu baterako funtsak biltzen laguntzera animatzen du. Kanpaina honen bidez, AECC Gipuzkoak 160.000 euro lortu nahi ditu bularreko minbiziaren inguruko proiektu batean inbertitzeko. Zehazki, zelula gaiztoak deuseztatzeko gaitasuna duten sistema inmunearen zelulak sustatzen dituen terapia batean. Infomazio gehiago www.retoaeccgipuzkoa.com

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak gipuzkoar guztiak gonbidatu nahi ditu egun berezi hontara , Donostia berdez jantziz eta hiriko kaleak korrituz , Minbiziaren helmuga zeharkatu dezagun.

gipuz_consti

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días