Sonakayk eta Leire Martínezek bat egin dute, minbiziaren aurka abesteko

Guipúzcoa - 04/06/2019

AECC Gipuzkoak eskatuta, Sonakay musika-taldeak eta Leire Martinez, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariak, bat egin dute bideoklip bat grabatzeko, “Doy la Cara por ti” minbiziaren aurkako abesti ofizialaren euskarazko bertsioa grabatuz.

Euskal artista horiek “Minbiziaren aurka 1 minutu musika” kanpainaren baitan egin dute lankidetza eskuzabal hori. Ekimen horren bidez, elkarteak zenbait musika-talde inplikatu nahi ditu, ekimena abestiaren bertsio propioak eginez babes dezaten. Kasu honetan, Sonakayk eta Leire Martínezek abestiaren euskarazko bertsioa abestuz egin dute bat ekimen solidarioarekin. "Zurekin, beti zure alde" du izena, eta flamenkora egokitu dute. Bideoklipa sare sozialen bidez ari da hedatzen, eta AECCk egiten duen diru-bilketaren egun solidarioan emango da ezagutzera, zehazki ekainaren 6an, eta AECC Gipuzkoaren kasuan, ekainaren 8an Irunen eta Donostian.

Hain zuzen ere, “Minbiziaren aurka 1 minutu musika” kanpaina iaz sortu zen, gizarte mugimendu baten bidez, egunero minbiziarekin bizi diren pertsonei eman beharreko babesean sartzeko gizartea.   2018an, 31 minbizi-kasu diagnostikatu ziren orduro, eta ordu horren minutu bakar batez konpromiso hori adieraztearen alde egin zuen elkarte honek. Era berean, “isiltasun-minutu” ezaguna musikaz eta biziz jositako minutua izatea lortu nahi zen. Hala, herrialde osoko talde ugarik adierazi zioten atxikimendua kanpainari, bertsioak, dantzak edo flashmobak eginez #1MinutoContraelCáncer traolarekin.

sonakay_leire_martinez

Sonakay euskal flamenko-taldea Telecinco kanaleko “Got talent” talentu-saioan eman zen ezagutzera, eta ordutik, etengabe eman ditu kontzertuak eta ekitaldi esanguratsuetan parte hartu du, beren bi kulturen arteko fusio berezi hori eskainiz: ijitoa eta euskalduna. Ibilbide hasiberri horretan, gertaera gogoangarri ugari izan dituzte, besteak beste, Madrilen pasa den FITUR azokan Euskadiren enbaxadore gisa parte hartu zutenean; 2018ko Donostiako Aste Nagusiaren hasiera ofiziala; eta duela gutxi, Ketamarekin batera egindako emanaldia, Carmona anaiek Euskadin eskainitako kontzertuetan.  

Donostiako flamenko-taldeak eta LODVG taldeko abeslariak kausarekiko konpromisoa adierazi nahi izan dute horrela, eta bat egin dute mugimenduarekin, euskarazko flamenko-bertsio berezi horren bidez. Ildo horretan, SONY MUSIC ENTERTAINMENT ESPAÑA SL-k eskainita parte hartu du Leire Martínezek.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días