Urbil merkataritza guneak AECC Gipuzkoari lagunduko dio minbiziaren aurkako jarduerak eta kanpainak hedatzen

Guipúzcoa - 24/06/2019

Urbil merkataritza guneak, Gres Nederland Coöperatief U.A. eta Ireef-Urbil Propco jabetzapean eta Gentaliaren bidez kudeatuta, AECC Gipuzkoa elkartearekin hitzarmen bat sinatu dute. Akordio honen bidez bi erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu baitute minbizia prebenitzeko kanpainak eta jarduerak babesteko eta hedatzeko. Urbileko jerentea den Javier Coloradok eta AECC Gipuzkoako presidenteak, Juan Ormazabalek, sinatu dute hitzarmena.

Abian jarriko da, besteak beste, ‘Nire errealitatera hurbildu eta nire emozioak ezagutu’ erakusketa. Uztailaren 1etik 15era bisitatu ahal izango da merkataritza gunean. Erakusketa ibiltari horren helburua da gaixotasunarekin bizi diren gaixoen eta senideen errealitateen eta bizipenen berri ematea, panel multzo baten bidez.

urbil_aecc

Lankidetza-hitzarmenaren bitartez, Urbil merkataritza guneak AECC Gipuzkoak ezarritako erronka hedatzeko konpromisoa ere hartu du. Erronkaren helburua da 160.000 euro lortzea urtea amaitu baino lehen, eta immunoterapiaren inguruko ikerketa-proiektu batean inbertitzea. Bularreko minbizia ardatz duen proiektuaren burua da Ignacio Melero doktorea Nafarroako Unibertsitatea Klinikan, eta aurreikuspenen arabera, esperimentazio-fasean emakume gipuzkoarrek entseguetan parte hartu ahal izango dute Onkologikoan. Crowfunding-kanpainari esker, partikularrek dohaintzak eman ditzakete www.retoaeccgipuzkoa.com webgunearen bidez.

Bestalde, Urbil merkataritza guneak hilero ‘Zure osasuna garrantzitsuena” buletina elebitan bidaliko die bertako langileei minbiziari aurre hartzeko jarraibide batzuk eskaintzen dira, baita bizimodu osasungarria izateko ohiturak sustatu ere.

Azkenik, bi erakundeek konpromisoa hartu dute urtean zehar abian jartzen diren kanpainekin bat egitean elkarrekin lan egiteko, hala nola Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna eta Minbiziaren Ikerketaren Eguna.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días