AECC Gipuzkoa-k Villabonan eta Ibarran larunbat honetan egingo den urteroko diru-bilketan laguntzeko deia egin du

Guipúzcoa - 12/09/2019

AECC Gipuzkoa kalera aterako da ostera ere larunbat honetan, irailaren 14an, Ibarra eta Villabonako hiritarren solidaritatea eskatzera eta minbiziaren aurkako ikerketa-proiekturako funtsak biltzera. Ekintza solidarioa goizez egingo da (Goizeko 9etatik arratsaldeko 2tara) sei puntutan: Ibarrako Idoiaga eta Euskalerria kaleko hiru lekutan, eta Villabonan berriz, Kale Berrian eta Zubimusu ikastolaren ondoan.

AECC Gipuzkoak, 2019. honetarako, erronka egin dio Gipuzkoako lurralde osoari bularreko minbiziari buruzko proiektuan inbertitzeko 160.000 euro lortzen saiatzeko helburuarekin; zehazki, zelula gaiztoak suntsitzeko gaitasuna duten sistema immuneko zelulak sustatzen dituen terapian inbertitzeko. Nafarroako Unibertsitatea Klinikan Ignacio Melero doktorea buru den ikerketa 2015ean hasi zen eta 2020an amaitzea dago aurrez ikusita. Helburua immunoterapiaren erabileraren ezagutzan sakontzea da, entsegu kliniko eraginkorrak eta fidagarriak ezartzeko. Horietan, norbere sistema immunearen aktibazioa tumorearen kontrako ohiko tratamenduen erabilerarekin konbinatzen da. Hain zuzen ere, proiektuak etorkizun hurbilean eta esperimentazio fasearen barruan, Onkologikoarekin lankidetzan aritzea aurrez ikusi du Gipuzkoako paziente kopuru jakin batekin entsegu klinikoak egiteko. Ikerketaren zati bat finantzatzeko funtsak lortzen lagundu nahi duten guztiek larunbat honetan egin dezakete Irunen, baita Interneten ere webgune honen bidez: www.retoaeccgipuzkoa.com

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen Tolosaldeko Batzarrak eskualdean orain dela 9 urte irekitako egoitza Tolosan dagoen Emeterio Arrese 2. zenbakian dago. Gaur egun, elkarteak 591 bazkide ditu eskualdean. Boluntarioak larunbatean udalerriko kaleetan egongo dira minbiziaren aurkako ikerketa-proiekturako funtsak biltzen. 

duiru

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días