AECC Gipuzkoa-k Zarautzen asteburu honetan egingo den urteroko diru-bilketan laguntzeko deia egin du

Guipúzcoa - 01/08/2019

AECC Gipuzkoa kalera aterako da ostera ere asteburu honetan, abuztuaren 3 eta 4an, zarauztarren solidaritatea eskatzera eta minbiziaren aurkako ikerketa-proiekturako funtsak biltzera. Ekintza solidarioa goizez egingo da udalerriko bederatzi puntutan berrogeitamar boluntarioei inguru esker.<0}

AECC Gipuzkoak, 2019. honetarako, erronka egin dio Gipuzkoako lurralde osoari bularreko minbiziari buruzko proiektuan inbertitzeko 160.000 euro lortzen saiatzeko helburuarekin; zehazki, zelula gaiztoak suntsitzeko gaitasuna duten sistema immuneko zelulak sustatzen dituen terapian inbertitzeko. Nafarroako Unibertsitatea Klinikan Ignacio Melero doktorea buru den ikerketa 2015ean hasi zen eta 2020an amaitzea dago aurrez ikusita. Helburua immunoterapiaren erabileraren ezagutzan sakontzea da, entsegu kliniko eraginkorrak eta fidagarriak ezartzeko. Horietan, norbere sistema immunearen aktibazioa tumorearen kontrako ohiko tratamenduen erabilerarekin konbinatzen da. Hain zuzen ere, proiektuak etorkizun hurbilean eta esperimentazio fasearen barruan, Onkologikoarekin lankidetzan aritzea aurrez ikusi du Gipuzkoako paziente kopuru jakin batekin entsegu klinikoak egiteko. Ikerketaren zati bat finantzatzeko funtsak lortzen lagundu nahi duten guztiek larunbat honetan egin dezakete Zarautzen bertan, baita Interneten ere webgune honen bidez: www.retoaeccgipuzkoa.com

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen Urola Kostako Batzarrak eskualdean orain dela 8 urte irekitako egoitza Nafarroa etorbidea eta Balea kaleko eskinean kokatuta dago. Gaur egun, elkarteak 346 bazkide ditu Zarautzen.

Elkarteak asteburu honetan diru-bilketan egongo diren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie, baita Zarauzko Udalari ere hori egin ahal izateko lekua eskaintzeagatik. Era berean, AECC Gipuzkoak oro har Urola Kostako eta zehazki Zarauzko herritarrei eskertzen die kanpaina mota honetan erakutsi duten solidaritatea.

Nabarmendu beharrekoa da 2018 osoan AECC Gipuzkoak orotara 74 pertsonari eman ziola arreta Zarauzko egoitzan, hain zuzen, 38 pazienteei eta 36 familiartekoei laguntza eta babes soziala edota psikologikoa eskaini zitzaien

DIRU BILKETA 

Abuztuak 3 eta 4  

LARUNBATA ETA IGANDEA

MAHAIEN KOKAPENA

·        Lege Zaharren plaza

·        Nafarroa kalea, 37

·        Malecón

·        Sede AECC Balea kalea

·        Santa María

·        San Pelayo

·        Carmelitas

·        María Inmaculada

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días