AECC Gipuzkoak egoitza berria izango du Azpeitian

Guipúzcoa - 08/06/2021

Gaur bertan sinatu da AECC Gipuzkoaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena. Udalak lokal bat utzi dio elkarteari Enparan kaleko Baigera eraikinean. Horrela, Gipuzkoako AECCk eskualdeko paziente onkologiko eta senide gehiagori lagunduko die, doako zerbitzuak eskainiz.

Gaur herriko udaletxean egin den ekitaldian, Azpeitiko alkateak, Nagore Alkortak, elkartea zoriondu du eta bere lana eskertu nahi izan du: “Ezinbestekoa da Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak egiten duen lana”. Alkortak aipatu nahi izan du elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuek onura ekarriko dietela Azpeitiko gaixo, senide eta herritar guztiei.

Juan Ormazabal, AECC Gipuzkoako presidenteak, eskerrak eman dizkio herriko Udalari “proiektu hau abian jartzeko” aukera emango duen lokala usteagatik. “Gaur egun, elkarteak egoitza bat du eskualdean, Zarautzen, baina, azterketa baten ondoren, konturatu ginen ez ginela Iraurgi bailarako pertsonengana iristen eta, horregatik, beste egoitza bat sortzea erabaki genuen, azpieskualde honi zerbitzuak eskaini ahal izateko” esan du Ormazabalek.

Egoitzaren lehenengo hilabeteetan, eskualdeko lana burutzeko lagunduko duten boluntarioren bilaketa izango da nagusi. Baita gaixo onkologikoen eta haien senideen beharrak eta eskaerak atzemateko lana ere. Gipuzkoako AECCko presidentearen arabera, tailerrak eta jarduerak antolatuko dira egoitza berri honetan: “Paziente onkologikoei, senideei eta biztanleria orokorrari zuzendutako jarduerak izango dira”.

Horrekin batera, doako zerbitzuen zabalkundean eta baliabideak erakartzeko lana egingo da. Datozen hilabeteetan Azpeitiko egoitza berrian profesional iraunkorrak egon ahal izateko eta, modu horretan, psiko-onkologian, gizarte lan eta prebentzio zerbitzuak aurrez aurre eman ahal izateko.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días