AECC GIPUZKOAk ‘Minbiziaren Aurkako Gune Bizia’ zabaldu du Loiolako Erriberan

Guipúzcoa - 02/12/2019

AECC GIPUZKOAk ‘Minbiziaren Aurkako Gune Bizia’ zabaldu du Loiolako Erriberan

 

·      Egoitza berria Bartzelona hiribidea, 6 kalean dago kokatuta.

·      Gune honek elkarteak doan eskaintzen dituen zerbitzuak zabaldu eta haietarako irisgarritasuna hobetzen du.

·       Aurpegi ezagunak dituen jarduera-programa batek inauguratuko du gune hau abenduaren 9tik 13ra

 

AECC Gipuzkoak Loiolako Erriberara eraman du lurralde-egoitza; bertan, ‘Minbiziaren Aurkako Gune Bizia’ jarri du martxan. Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearen lokal berriak, Antiguako egoitzan eskaintzen zituen doako zerbitzuak eskaintzeaz gain, pazienteei, familiartekoei  eta herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu.

Bi altueratan banatutako lokalean, Minbiziaren Aurkako Gune Bizia Bartzelona hiribideko 6. zenbakian dago kokatuta. “Gune berri honek gure zerbitzuen eskuragarritasuna hobetzen du eta gure lurraldeko gainerako baliabide onkologikoetara hurbiltzen gaitu”, zehaztu du Juan Ormazabal AECC Gipuzkoako lehendakariak.

‘Gune Bizia’ berriak leku irekia eta parte-hartzailea izan nahi du, betiere, arlo onkologikoan lan egiten duten edo ez duten beste erakundeek beren jarduerak egin ditzaten. “Gustatuko litzaiguke beste erakundeek instalazioak erabiltzea pertsonen ongizateari eta hobekuntzari laguntzeko bideratuta dauden hizketaldiak, tailerrak edo ekimenak garatzeko”, gaineratu du Ormazabalek.

Egoitza berriari esker, pazienteak eta familiartekoak, erietxe-girotik kanpo, gaixotasuna gainditu duten pertsonekin erlazionatu ahal izango dira eta esperientziak partekatu ahal izango dituzte. Era berean, doan eta bazkide egiteko beharrik gabe, hala behar duten pertsonek terapia psikologikoa, arlo sozialeko aholkularitza eta beste zerbitzu batzuk jaso ahal izango dituzte, esate baterako, erietxeko laguntza edo materia ortopedikoaren mailegua (gurpildun-aulkia, ohe artikulatuak eta abar).

Minbiziaren aurkako Gune Bizi honetan “ongizatea hobetzera”  bideratutako jarduerak garatuko dira. Horretarako, tailer hauek egingo dira: erlaxazioa, jarduera fisikoa, autoestimua, elikadura osasungarria edo mindfulness, batzuk aipatzearren. Era berean, erretzeari uzteko programaren saioak ere egin ahal izango dira banaka edo taldean. Azkenik, AECC Gipuzkoak gizarterako erreferentea izan nahi du ezagutzak partekatzen. Horretarako, hitzaldiak eta hizketaldiak antolatzen ditu adituekin auditorioan, betiere, berrituz eta ezagutzeko modu berriak kudeatuz.

Eremuak jarduera fisikoa egiteko aldagela du, baita talde terapiak egiteko lekua, banakako arreta psikologikoa eskaintzeko zenbait gela,  auditoriuma, areto balioanitza eta showcooking edo elikadura osasungarrien erakusketak egiteko tokia ere.

Aurtengo urtean, guztira 520 pertsonak erabili dituzte AECC Gipuzkoak Antiguako aurreko egoitzan garatu dituen zerbitzuak. Aste honetatik aurrera, milaka erabiltzailek jarraituko dute arreta soziala eta psikologikoa modu pertsonalizatuan jasotzen ‘Minbiziaren aurkako Gune Aktibo’ berri honetan. Izan ere, datorren abenduaren 13an inauguratuko da ofizialki.

 

Inaugurazio-programa

Gizarteko hainbat esparrutako pertsona ezagunek babesa eman nahi izan diote AECC Gipuzkoak minbiziak jotako pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko egiten duen lanari.

Hainbat alorretako aurpegi ezagun eta profesionalak izango dira Minbiziaren Aurkako Gune Bizia inauguratzeko eta ezagutzera emateko jarduera-astean. Ekitaldi guztiak Loiolako Erriberetako egoitza berrian izango dira, abenduaren 9tik 13ra. Dagoeneko eman daiteke izena www.contraelcancer.es/gunebizia web orriaren bidez.

 

 

 

 

 

 

 

 

ASTELEHENA 9 19:00

Mahai-ingurua: “Kirola eta bizitza aktiboa. Helburua: Hobeto bizitzea”

Xabi Prieto, Realeko kapitain ohia

Markel Irizar, txirrindulari ohia

Elsa Romero, igerilari ohia eta surflaria

Asier de la Iglesia, saskibaloi-jokalaria. BailaconEM proiektuaren sortzailea

Moderatzailea: Dani Garrido, Cadena SEReko ‘Carrusel Deportivo’ko zuzendaria

 

ASTEARTEA 10 19:00

Mahai-ingurua: “Laborategitik kontsultara: minbiziaren ahots guztiak”

María Caffarel, bularreko minbiziko ikertzailea, IIS Biodonostia

María Otaño, Onkologikoa Fundazioko onkologo medikoa

Tessa Andonegi, aktorea

Moderatzailea: Vicky Pizarro, kazetaria

 

ASTEAZKENA 11 19:00

“Bizimodu osasungarria izateko osagaiak”, David de Jorgerekin

Maider Sierra, AECC Gipuzkoako prebentzio arduraduna

 

OSTEGUNA 12 19:00

Zineforuma: “Zineak minbiziaren errealitatea islatzen du?”

Lara Francok, AECC Gipuzkoako psiko-onkologoak, zinemak minbiziari buruz duen ikuspegia aztertuko du film-zatien bitartez.

 

OSTIRALA 13

INAUGURAZIO OFIZIALA, gonbidapenarekin

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días