AECC Gipuzkoak “Uda osasungarria” kanpaina jarri du martxan Zarautzen

Guipúzcoa - 05/07/2021
  • Kanpaina Zarautzen hasiko da, baina probintzia osora zabalduko da.
  • Pandemia egoeran egon arren, elkarteak gipuzkoako biztanleria kontzientziatzen jarraituko du.
  • Euskadin 3 haurretatik 1ek obesitatea dauka.

Urola Kostako AECC Minbiziaren aurkako elkarteak aurtengo udako prebentzio kanpaina aurkeztu du Balea kaleko 2. zenbakian dagoen egoitzan, Zarauzko Nafarroa Hiribidean. Kanpainaren izena “Uda osasungarria” da, udan ere bizi-ohitura osasungarriak eramateaz kontzientziatzeko.

Pandemia egoera dela eta, urte “arraroa” izaten jarraitzen du. Horren ondorioz, elkarteak ezin du Gipuzkoako hondartzetara eta plazetara joan herritarrei prebentzio-ohituren berri emateko. Hori dela eta, murrizketak egon arren, AECC Gipuzkoak bere informazio lanarekin jarraitzea erabaki du egoera berri honetara egokituz. Horretarako hainbat formatu erabiliko dira: aurrez aurreko jarduerak, informazio-panelak, AECC Gipuzkoako sare sozialetan argitaratuko diren infografiak edo zenbait herriko pantailetan ikusi ahal izango diren informazio bideoak.

“Elkartean urte osoan zehar egiten dugu lan bizi-ohitura osasungarriak zabaltzeko. Oso garrantzitsua da gure osasuna zaintzea, baita udan ere. Hamarkada bat baino gehiago daramagu udan bizi-ohitura egokien inguruko ardura sustatzen. Pandemiaren ondorioz, gelditu egin behar izan genuen, baina, zailtasunak zailtasun, ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu berriro aurrez aurre, batez ere txikienekin”, azpimarratu du Maider Sierrak, AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak.

Jarduera horiek Zarautzen hasiko dira, eta gero kostaldeko eta barnealdeko beste udalerri batzuetara zabalduko dira, besteak beste, Irunera, Legorretara, Ordiziara eta Donostiara. Hauek izango dira AECC Gipuzkoako profesionalek eta boluntarioek landuko dituzten ideiak: eguzki-babes on bat izatea eta geure burua elikatzerako orduan eta bizitza aktibo baterako aukera egokiak egitea.

Euskadiko Biztanleentzako Osasun Inkesta Nazionalaren arabera (azken datuak 2017an jaso ziren), 2 eta 17 urte bitarteko haurren %8ak (mutilak) eta %5,7ak (neskak) obesitatea dute. Eta Euskadiko haurren %25 inguruk gehiegizko pisua dute. Horrek esan nahi du hiru euskal haurretatik batek gehiegizko pisua edo obesitatea duela.

AECC Gipuzkoa ez da helduez ahazten; horregatik, aurreko urtean bezala, informazio-taulak jarri dira elkarteak Zarautzen duen egoitzaren fatxadan. Urruntze sozialeko neurriak eta eskuorriak banatzeko ezintasuna dela eta, iaz ezarritako ekimenarekin jarraitzea erabaki da, eguzkiak gure azalean eragiten duen kaltearen berri eman ahal izateko.

Ezin dugu ahaztu munduko tumore mota ohikoenetako bat azaleko minbizia dela. Urtean %10 handitu da Euskadin. Eguzki-argiak edo brontzeatzeko oheek igorritako erradiazio ultramoreek (UV) kaltetutako azal-zelulak modu anormalean eta kontrolik gabe hazten direnean sortzen da tumore hau, eta horregatik, maizago agertzen da eguzkitan dagoen azalean.  

AECC Gipuzkoak azpimarratu nahi du erreferentziazko medikuarengana joatea oso garrantzitsua dela azalean edozein aldaketa nabarituz gero edo edozein zalantza argitzeko.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días