AECC GIPUZKOAk Zarautzen eguzki-espozio desegokiaren arriskuez ohartarazten du

Guipúzcoa - 06/07/2020

 

  • Taula batzuek eguzkiarekiko gainesposizioaz babesteko kontuan hartu beharreko gomendio nagusiak emango dituzte
  • Taulek melanomak garaiz detektatzen laguntzen duten zantzu fisikoak erakusten dituzte argazkien bidez.
  • Iaz Gipuzkoan melanomarik gabeko 467 azaleko minbizi kasu detektatu ziren.

Urola Kostako AECC Minbiziaren aurkako elkarteko zuzendaritzak eguzki-prebentziorako kanpaina aurkeztu du herritarrei eguzki-babeserako ohitura onak helarazteko eta eguzki-esposizio desegokiak izan ditzakeen arriskuez sentsibilizatzeko. Distantzia sozialerako neurriek eta esku-orriak banatzeko ezintasunak behartuta, informazio-taula batzuk jarri dira Zarauzko Bakea kaleko 2. zenbakian dagoen egoitzako fatxadan, Nafarroa Hiribidea izkinan. Elkarteak gogorarazi duenez, eskualdeko egoitza hondartzarako pasaeran dago.

Kanpainaren leloa ‘Uda honetan, eguzkiarekin ez jokatu’ da eta herritar guztiei zuzenduta dago, Zarauzko hondartzaren erabiltzaile izan edo ez. ‘Eguzki-babesa beti hondartzan pasatzen dugun denborarekin lotzen dugu, baina ahaztu egiten zaigu arriskua aire zabalean egiten dugun beste edozein jardueratan ere badagoela’, gogorarazi du Maider Sierra AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak. Eguzki-babesaren inguruan gehien udan hitz egiten bada ere, baliteke batzuk beste urtaro batzuetan ere eguzki-esposizio berdinaren pean egotea, bereziki landa-eremuetan eta mendian. Eguzkiak ia gainazal guztietan egiten du isla, eta beraz, eguzki-babesa ez da udan bakarrik hartu behar kontuan, urte osoan zehar baizik.

Azaleko minbizia da tumore motarik ohikoena, eta AECC Minbiziaren Behatokiaren datuen arabera, kalkulatzen da iaz (2019an) Gipuzkoan 467 azaleko minbizia kasu identifikatu zituztela. Eguzki-argiak edo brontzeatzeko oheek igorritako erradiazio ultramoreek (UV) kaltetutako azal-zelulak modu anormalean eta kontrolik gabe hazten direnean sortzen da tumore hau, eta horregatik, maizago agertzen da eguzkitan dagoen azalean.  

AECC Gipuzkoak azpimarratzen du garrantzitsua dela pertsona guztiok, kostakoak zein barrualdekoak eta bereziki txikienek, eguzki-esposiziorako ohitura onak hartzea. AECCk azaleko minbizia prebenitzeko neurri giltzarri batzuk gomendatzen ditu,  horien artean eguzki-esposizioarekiko bizi ohitura osasuntsuak hartzea txikitatik, bakoitzaren fototipoari dagokion babes-neurriak dituzten eguzki-kremak ematea bi orduan behin, eta txikienei babes maximoa dutenak ematea.
 

Era berean, ura edatea eta eguzkitik babesteko txanoak, eguzkitako betaurrekoak eta kamisetak erabiltzea gomendatzen da, bai eta 12:00ak eta 16:00en artean eguzkirik ez hartzea ere; gomendagarria da azalean agertu zaizkigun orbanak eta orinak aztertzeko dermatologoarenera joatea ere, eta automiaketa egitea ABCDE irizpideei jarraikiz: A: asimetria; B: bazter irregularrak; C: kolore heterogeneoa; D: diametroa, 6mm baino handiagokoa eta E: eboluzioa.

Bestalde, AECC Minbiziaren aurkako elkarteko Urola Kostako Zuzendaritza prest egongo da gomendio horien inguruan dituzuen edozein zalantzari erantzuteko 943 13 32 36 zenbakian, eta detektatzen duzun azaleko lesio oro dermatologoarekin kontsultatzea gonbidatzen zaitu.


 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días