AECC Gipuzkoako Gabonetako loteriaren itzulketaren ordainketa

Guipúzcoa - 24/12/2020

Minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteak jakinarazi du 2020ko abenduaren 22an egindako Gabonetako Loteriaren zozketan parte hartzeko saldutako 37.787 zenbakia 2,5 eurorekin saritu dela. Txartel bakoitzak bi zenbaki zituen, horietako bat ‘El Gordo’-ren azken zifra edo itzulketarekin bat datorrenez, partaidetza bakoitzari 2,5 euro dagozkio.

Diru hori kobratu nahi dutenek, hilaren 28tik aurrera, elkartearen Gipuzkoako sei egoitzetako edozeinetara joan ahal izango dira:

Donostialdea – Riberas de Loiola. Avda. Barcelona, 6

Bidasoa – Irun : c/Fueros, 4 – 1

Urola Kosta – Zarautz. Balea kalea,2 esq. Avda. Navarra.

Debabarrena – Eibar. Andatza, 11 

Tolosaldea – Tolosa: Emeterio Arrese kalea, 2 – 1º

Urola Garaia – Goierri Zumarraga: Iparragirre kalea, 1 –

Era berean, saritutako txartelak Laboral Kutxaren edozein bulegotan ordainduko dira urtarrilaren 15etik aurrera.

AECC Gipuzkoa Minbiziaren aurkako Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie diru kopuru hori ez kobratzea erabaki duten guztiei, eta, hala, zuzenean eman nahi die minbiziak jotako pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko lurraldean egiten duen lanari. Elkarteak gogorarazi du eskaintzen dituen zerbitzu guztiak (terapia psikologikoa, laguntza eta aholkularitza soziala, material ortopedikoaren mailegua, harrera-pisua, etab.) doakoak direla, eta Gipuzkoatik ere partida ekonomiko garrantzitsu bat bideratzen dela ikerketa onkologikoa bultzatzeko, iaz 350.000 euro izan baitziren guztira.

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días