AECC Gipuzkoako pazienteak “egun batez modelo” izango dira Presumidasbykris-en ekimen solidarioari esker

Guipúzcoa - 27/11/2019

Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteko zazpi paziente “egun batez modelo” bihurtuko dira Presumidasbykrisek abenduaren 15ean Donostiako Londres Hotelean egingo duen ekimen solidarioari esker. Irabazi-asmorik gabeko jarduera honen bidez, irudiaren coaching-ak, Cris Pérezek, herritarrak sentsibilizatu nahi ditu kausa sozial ugariren inguruan (kasu honetan, adibidez, minbiziarekin lotuta), berdintasuna bultzatzeko eta, aldi berean, emakumeen talde bati esperientzia polit bat oparitzeko.

Igande honetan, hilaren 15ean, Presumidasbykrisen taldea honako hauek osatuko dute aurten: (Peluquería Traxx ileapaindegia, Glambrow studio, Nestor Ardanaz, Mikel Martínez,  Sonia Rodriguez eta Izaskún Gardey). Horiek arduratuko dira pazienteak makillatzeaz, orrazteaz eta argazkiak ateratzeaz egun batez berezi eta modelo sentiarazteko asmoz. Argazkien erreportajea amaitzeko, gero Eguberrietako zorion-txartel bihurtuko den taldeko argazkia aterako dute. Jardunaldi solidario honen amaieran, parte-hartzaileei luncha eskainiko diete opari moduan Sharma Catering Gourmetek eta Pienso en dulcek. Gipuzkoa Eventosek kudeatuko du (guztiak dira jardunaldi berezi honen laguntzaileak).

Aurtengo edizioan, adin guztietakoak diren eta azken urteotan prozesu onkologikoren bat gainditu duten zazpi paziente animatu dira jardunaldian parte hartzera. Presumidasbykrisek urtero laguntzen dio elkarte edo kausa bati eta, aurtengo edizioan, arretagunea bularreko minbizian eta AECC Gipuzkoa Minbiziaren aurkako Elkartean jartzea erabaki du. Hala, 2015ean talde jakin bat ordezkatzen ez zuten partikularrekin hasi zen elkarlanean, baina hurrengo urteetan, aukeratutako erakundeak, honako hauek izan ziren hurrenez hurren: Why Not, Atzegi eta Elkartu“Jardunaldia emakume hauei eskainita dago oso-osorik eta horren helburu saihesten laguntzeko garaian kontzientziatzea”, adierazi du Cris Pérezek, ekintza solidario honen arduradunak.

Cris Pérez, Presumidasbykris ekimenaren arduraduna, Irudiaren Coaching-a da eta duela urte batzuk “Moda Benetako Modeloetan” izeneko proiektua sortu zuen. Proiektu hartatik, “Gabonetako Berezia” izeneko egitasmoa sortu zen. Hainbat edizio ditu dagoeneko eta Gabonetako tradizio bihurtu da. Kaleko pertsonak, ezaugarri fisiko estereotipatu jakin batzuk betetzen ez dituztenak, “egun batez modelo” sentitu ahal izatea da horren helburua. Urtez urte, ekimen honek agerian utzi du irudiaren bidez parte hartzen duten horien konfiantza areagotu egiten dela.

Aurten, diseinatzaile donostiar batzuen laguntza jasoko dute (Yolanda Torres, Sorika Couture, Inge Zubeldia, Soia eta Inma Gomez). Horiek prestatuko dituzte modeloen arropa eta burukoak eta, beste urte batez, Eguzkilore Joya izango da ekitaldi honetarako bitxiak jartzeaz arduratuko dena. Gainera, egutegi batzuk prestatzeko aukera aztertzen ari dira. Kasu horretan, Eguzkilore Joya arduratuko litzateke hori babesteaz eta minbiziaren aurka borroka egiteko ikerketarako irabaziak lortzea luke xede. Lortutako irabaziak www.retoaeccgipuzkoa.com erronkara, Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Ignacio Melero doktorea zuzentzen ari den bularreko minbiziarekin lotutako immunoterapiako ikerketa-proiektura, bideratuko lirateke.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días