Ate irekien jardunaldia ospatuko da datorren ostegunean Zarauzko egoitzan

Ate irekien jardunaldia ospatuko da datorren ostegunean Zarauzko egoitzan
  • Urola Kostako Batzordeak Zarauzko egoitzaren zortzigarren urteurrena ospatzen du
  • "Gure asmoa jendeak non gauden, zer egiten dugun azaltzea da” dio Begoña Crespok, Urola Kostako presidentea. 

AECC Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearen Urola Kostako Batzordeak, ostegun honetan, ate irekien jardunaldia egingo du Zarauzko egoitzan, inauguraziotik zortzigarren urteurrenarekin bat eginez. 10:30etik 13:00era goizez, eta 16:30etik 18:30era arratsaldez, boluntario talde batek Balea kaleko 2.ean, Nafarroa Etorbidearen ertzean, kokatutako lokalera hurbiltzen diren pertsona guztiei emango die arreta. 
 

 

Ekimen honen helburua elkarte honen pazienteei, familiartekoei eta gainerako herritarrei doan eskaintzen dizkien zerbitzuak eskualdeari ezagutzera ematea da. Begoña Crespo AECC Gipuzkoako Urola6 Kostako Batzordeko presidentearen hitzetan, "gure asmoa jendeak non gauden, zer egiten dugun eta aurrera ematen ditugun zerbitzu guztiak ikustea da". Azken finean, jakin behar dute gure laguntza izan dezaketela bai minbiziak kaltetuta egon edo ez egon, eta esate baterako, erretzeari uzteko moduko terapiak behar baldin badituzte ere”. 

Zarauzko egoitza ekainaren 14an inauguratu zen duela 8 urte. Ordutik, eskualdeko toki hauetako biztanleei ematen die laguntza: Zarautz, Getaria, Zumaia, Orio, Aia, Aizarnazabal, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Beizama. 

Elkartearen helburua minbiziari aurre egitea da, gaixotasun honek eragindako inpaktua murrizteko eta pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko gizartearen ahalegina nagusituz. 
 
Lan egiten duten profesionalak: Lara Franco, psikoonkologoa (astelehenetan, 08:00etatik 15:00etara), Gorka Gil, prebentzioko psikologoa (astearte eta asteazkenetan 09:30etik 13:30era) eta Ana Ruiz, gizarte langilea (astelehenetan eta asteartetan 08:00etatik 15:00era eta astelehen arratsaldetan 15:30etik 18:15era); asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan, 10:30etik 12:00etara harrera egiten duten boluntarioak.