Gipuzkoako AECC elkarteak kanpaina bat jarri du martxan minbizia duten pertsonei zerbitzuen berri emateko

Guipúzcoa - 26/05/2021

Gipuzkoako AECC elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak hainbat bitartekoren bidez zabaldu dira, besteak beste, sare sozialetan edo Lurraldebuseko pantailen bidez, lurraldeko pertsona gehiagorengana iristeko asmoz. Horrela, apirilean eta maiatzean, kanpainaren lehenengo fasean, bideo bat egin da elkarteak Gipuzkoako gaixo eta senideei doan eskaintzen zaizkien zerbitzu nagusiak azaltzen. Gauza bera egingo da irailean eta urrian.

Kanpaina honen helburua AECC Gipuzkoak elkartean egiten dituen jarduerak pertsona gehiagorengana zabaltzea da. 2020an, guztira 1270 paziente onkologikoek eta senideek jaso zituzten elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuak, sei egoitzatan banatuta. Zerbitzu horiek, batez ere, 13.000 bazkide baino gehiagoren laguntzari esker ematen dira.

Elkarteak terapia psikologikoa eskaintzen du esparru emozionalean laguntza hori behar dutenentzat eta gizarte arloan edozein kudeaketa egiten dute, laguntza edo laneko bajen inguruan aholku emateko. Era berean, AECC Gipuzkoak gogorarazi nahi du material ortopedikoa ere eskaintzen duela (gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak...) eta ospitaleratutako pertsonen senideei ostatua eskaintzen diela Donostia Ospitaletik gertu. Elkarteak azpimarratu nahi du zerbitzu horiek guztiak doakoak direla eta ez dutela bazkide egin beharrik horiek jasotzeko.

Bestalde, AECC Gipuzkoak herritar guztiei ere zuzentzen da hainbat jarduera desberdinekin, hala nola erretzeari uzteko programa, hainbat udalerritako ibilbide osasungarriak edo Martxa nordikoaren hastapena. Prebentzioaren arloak bizi-ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu, gaixotasunak hartzeko arriskuak murrizteko. Gainera, Gipuzkoatik 4 milioi euro baino gehiago bideratu dira ikerketa onkologikoan hainbat proiektutarako azken 6 urteetan.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días