Ongizate emozionalari buruzko tailerra Soraluzen

Guipúzcoa - 22/02/2021

Debabarrenako Minbiziaren aurkako AECC elkarteak pandemia garai honetan ongizate emozionalari buruzko tailer praktikoa antolatu du otsailaren 23an, asteartean, Soraluzeko kultur etxean. Doako jarduera 18:00etan hasiko da eta ordubete irautea aurreikusten da.

Tailerrak iraungo duen orduan, pandemia ahalik eta hobekien jasaten laguntzen diguten baliabide psikologikoei buruzko ibilbidea egingo da, eta aholku praktikoak emango dira gure ongizateari eta autozainketari buruz aurrez ezarritako ideia batzuk birplanteatzeko. Tailerrean, pertsona bakoitzak bere baliabideen bilaketa aktibatzeko egin dezakeen guztiari buruzko oinarrizko jarraibideak emango dira, pandemia garai zail hauetan arreta osoan oinarrituta. Hori guztia psiko-onkologo baten esperientziatik eta ezagutzatik abiatuta.

Inskripzioak www.minbiziarenaurkakoastea.com webgunean edo 943 20 24 94 telefono zenbakian egin daitezke.

Elkarte horrek otsailaren 22tik 26ra bitartean abian jarri duen Minbiziaren aurkako Astearen barruan sartzen da jarduera hau. Kanpaina horren bidez, gaixo eta senideekiko arreta indartu nahi da, eta gaixotasun horren eraginpean dauden biztanle gehiagorengana iritsi. Hori dela eta, astebete jarri da abian hitzaldiak eta ekitaldiak, online tailerrak eta eskualdeko udalerrietan bazkideak eta dohaintzak erakartzea helburu duten jarduerak egiteko.

 

 

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días