Parte-hartze errekorra Minbiziaren aurkako Gipuzkoa Martxan lasterketan

AECC Gipuzkoak antolatutako minbiziaren aurkako lasterketan 1.800 partaide baino gehiago izan dira eta Gipuzkoako hiriburua elkartasunez bete dute.


3 kilometroko ibilketak osatu du gaixotasun horren inguruko itxaropen-mezua zabaltzea helburu duen jardunaldi herrikoia.

 

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak parte-hartzaile kopuruari dagokionez errekorra lortu du “Gipuzkoa Martxan” ekimenean; izan ere, elkartasuneko lasterketan eta ibilketan 1.854 pertsonak hartu du parte guztira. Hala, eta laugarren urtez jarraian, Donostia berdez margotu da minbizia duten pertsonei elkartasunez eta itxaropenez betetako mezua helaraztea xede duen jardunaldi honekin. 

“Running”a ohikotasunez egiten dutenei zuzendutako proba atletikoan, 7 kilometroko lasterketan, 1.053 partaide bildu dira aurten. Ekitaldi horrekin hasi dute goizeko 10:00etan jardunaldia. Ibilbidea Konstituzio plazan hasi da eta, Haizearen Orrazira iritsi ondoren, berriro Donostiako Alde Zaharrera itzuli da. Gogorarazi beharrekoa da horixe dela hiriko Alde Zaharrean irteera eta helmuga dituen running-aren egutegiko lasterketa bakarra.

 

 

Gizonezkoen kategorian, lehen sailkatua Iñaki Peña Casas donostiarra izan da 23:16 denborarekin, eta emakumezkoen kategorian, Amaia Bernal Arregi oñatiarra 27:18 denborarekin. Berrikuntza gisa, irabazleentzako garaikurrez eta lehen sailkatuentzako dominez gain, gainerako lasterkarientzat laguntza eskaini duten establezimenduek emandako opari sorpresa batzuk banatu dituzte ausazko moduan poltsetan.

Bestalde, martxa herrikoia nahi zuten guztiei irekita zegoen eta, Alderdi Ederren banatutako dortsal solidarioen arabera, 801 partaide izan ditu. Oinez egiten da kirol hori eta eguerdiko 12:00etan hasi dute Alderdi Ederren. Ondarretako lorategiak arte joan ondoren, 3 kilometroko ibilbidea irteerako toki berean amaitu da. Ibilketan izan dira honako agintari hauek aurten ere: Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia, Aitziber San Roman, eta Miguel Angel Díez, gune publikoen zinegotzia. 

 

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartetik, giro herrikoian, solidarioan eta alaian egin diren bi proba horietan parte hartuta gure kausarekiko laguntza erakutsi duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Jardunaldi horren bidez, berriro azpimarratu nahi izan dugu kirolaren eta elikadura osasungarriren bidez bizimodu osasungarria izatea funtsezkoa eta garrantzitsua dela minbiziaren aurkako prebentzioan.