Zarauzko farmaziak AECCrekin elkarlanean arituko dira burko terapeutikoak doan banatzeko

Guipúzcoa - 16/02/2021

 

•Bihotzez eginda – Bihotz handiz eginda izeneko kanpaina Zarauzko 9 farmazietan egingo da.

•Farmaziek zerbitzua zabalduko dute burko horiek bularreko minbizia duten gaixoei helarazteko.

•Zarautz da ekimen hau abian jarri duen lehen udalerria Gipuzkoan.

Urola Kostako AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak Zarauzko farmazien laguntza izango du bularreko minbizia duten pazienteei zuzendutako burko terapeutikoak doan banatzeko. Burko horiek, boluntarioek eskuz egindakoak, ‘Bihotzez eginda’ izeneko ekimenaren parte dira. Gipuzkoan egindako kanpaina berri honekin, AECCk Urola Kostan emakumeen kolektiboek eta boluntarioek egindako lana balioetsi nahi du. Izan ere, talde horiek, modu guztiz altruistan, beren denbora eman dute burko horiek bihotz formarekin egiten.

Zarauzko 9 farmaziek bat egin dute kanpaina honekin, eta zerbitzua eta burko mota horien berri emango dute, interesa duten pertsonak zuzenean harremanetan jarriz AECC Gipuzkoak Zarautzen duen eskualdeko egoitzarekin. Ekimen hori abian jarri duen Gipuzkoako lehen herria da.

“V” letra-forma duenez, artisau-kuxin mota horrek besoaren azpian ahokatzeko aukera ematen du, eta ez da mugitzen; beraz, atseden-posizioan erabil daiteke, baita ibilgailuan egiten diren joan-etorrietan ere, segurtasun-uhalean operatutako bularra babesteko. Burkoak, ebakuntza ondoko mina arintzeko ez ezik, beste emakume batzuekin konektatzeko aukera ere ematen die pazienteei, bakarrik ez daudela erakusteko eta, elkar ezagutu gabe, "bihotz handiz" egindako burko hori batzen diela erakusteko.

Elementu terapeutiko horiek linfedema agertzea saihesten ere laguntzen dute, besoari eta sorbaldako muskuluei eusten diete eta pertsona askoz erosoago eserita egoteko aukera ematen dute. Gainera, besoak ebakuntzaren zauria ukitzea eragozten du, ebakitako aldean lo egiten laguntzen du eta eztul edo doministiku egitean sortzen den mina saihesten du.

AECCk gogorarazi du Balea kaleko 2. zenbakian dagoela, 943 13 32 36 zenbakian edo eguneko 24 orduetan, Infokancer zerbitzuaren bidez, 900 100 036 telefonoan. 2020ko jarduera-balantzean, egoera zaila izan arren, eskualdeko egoitzan eta bideo-deien bidez, minbizia duten 92 pertsona artatu dira (41 gaixo eta 51 senide).

Bestalde, Urola Kostako Minbiziaren aurkako Elkarteak sentsibilizaziogaratzen jarraitu du, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunean edo udan, Larruazaleko Minbiziaren prebentzioan, lakio arrosa bezalako kanpainekin. Era berean, astero ibilbide osasungarri batzuk egin dira eskualdean, bizimodu osasungarria sustatzeko, eta erretzeari uzteko terapiak jarri dira abian. Eskualdean ematen dituen zerbitzu guztiak doakoak dira, bazkide egin beharrik gabe.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Infocancer 24h - 7 días