AECC MARTXAN - Minbiziaren Aurkako V. Martxa

Álava
Araba EN MARCHA - V Marcha Contra el Cáncer

 

 

2019ko urriaren 6an – 11.30etan

Irteera Arkako Plazatik - Vitoria Gasteiz
Martxa. Zure diru guztia ikerkuntzarako erabiliko da.

AECC elkarteak bizimodu osasungarria sustatzeko konpromisoa berretsi eta kirolarekin bat egin du.

Urriaren 6an Gasteizen izango gaituzu, minbiziaren aurka jarduteko. Martxan jarriko gara. Zure beharra dugu, gure ahotsa entzunarazteko.

Oinez parte hartu ahal duzu, familia osorako ibilaldia baita. Adinak berdin dio: txikia zein handia izan. Denontzako ibilaldia da, minbizia denon arazoa delako. Izena eman, eta “Martxan jarri, Minbiziaren aurka”.

Aurten 2.500 pertsona bildu nahi ditugu!

Irteera 11:30ean izango da Arka plazatik, eta 6 km inguruko ibilbide egingo dugu, Armentiaraino lehenik eta San Prudentzio kaleraino gero. Helmuga han izango da.

Martxaren ondoren Plaza Berrira joango gara. Han pintxo pote solidarioa gozatu eta Zumba eta Gbox klase bat izango dugu.

Irailean hasiko da izena emateko epea, on-line zein aurrez aurre. 7 euro ordaindu behar da. Diru hori oso-osorik minbiziaren ikerketarako erabiliko da.

ON LINE: Irailaren 2tik urriaren 2ra bitartean,  www.rockthesport.com  web orrian. 

AURREZ AURRE: Corte Ingles establezimenduaren kirol-dendan, irailaren 9tik urriaren 4ra arte, goizez zein arratsaldez. Urriaren 5ean ere izena emateko aukera egongo da, 10:00etatik 14:00ak arte, oraindik leku librerik bada. Leku librerik izanez gero, urriaren 6an bertan, izena emateko aukera egongo da, martxaren irteera-lekuan, 10:30etik aurrera.

KAMISETAK JASO
Corte Ingles establezimenduaren kirol-dendan, urriaren 3an eta 4an, 10:00etatik 21:00etara eta urriaren 5ean 10:00etatik 14:00etara.

* Motxilaren barruan, eskatu duzun neurriko kamiseta jasoko duzu, aldez aurretik agortu ez badira.

Informazio gehiago izanez gero 945 263 297 telefonora deitu.