MINBIZIAREN AURKAKO BORROKA ZERBAIT PERTSONALA IZAN DADILA

Jende askori bizitza aldatuko dion erabakia har dezakezu gaur. Bihurtu erronka pertsonal txiki bat minbiziaren aurkako erronka handi bat.

NOLA?

Funtsak biltzeko erronka solidario bat sortuz, gaur gurekin batera borroka egin dezakezu. Zurekin askoz gehiago gara bide honetan. GUZTION ERRONKA DA.

IKUSARAZI ZURE KONPROMISOA

IKUSARAZI ZURE KONPROMISOA

Minbiziaren aurkako borrokarekin duzun konpromisoa urrutiago irits daiteke orain.

Sortu erronka solidario bat, eta bildu AECC elkartearen proiektuetarako funtsak, minbizia duten pertsonen eta haien familien bizitza hobetzeko.

ZURE ERRONKA SOLIDARIOA

ZURE ERRONKA SOLIDARIOA

Zure erronka zuk nahi duzuna izan daiteke.

Hilabetez lanera garaiz iristea? Zure urtebetetzea da, eta, oparien ordez, dohaintza bat egin dezatela nahiago duzu? Maratoi batean parte hartu behar duzu? Zerbait berezia egin nahi duzu aurtengo udan? Zer bururatu, horixe.

Erronka txiki bat minbiziaren aurkako erronka handia da, laguntza ematen diguzunean zuk ere borroka egiten duzu eta.

LAGUNDU IEZAGUZU BORROKA EGITEN

LAGUNDU IEZAGUZU BORROKA EGITEN

Zuk aukeratu behar duzu AECCren proiektua, baita senide eta adiskideen artean lortzea espero duzun laguntza ere.

Jasotzen dituzun ekarpen guztiak, oso txikiak badira ere, lagungarriak dira minbiziaren aurkako borrokan.

Guztion artean proiektu handi bat osatzen dugu.

ZERGATIK SORTU MINBIZIAREN AURKAKO ERRONKA BAT?

  • Minbiziaren fase guztiak ikertu ahal izateko.

  • Laguntza psikologikoa, gizarte-arreta eta orientazio sanitarioa eskaintzeko.

  • Paziente bakoitzarekin hasiera-hasieratik egoteko.

ORAIN ARTE HAU LORTU DUGU...

235 ERRONKA sortu dira eta 171.740€ eman dituzte laguntzatan