Musika klasikoko kontzertu benefikoa. 12/29/2019 12:00 PM

Musika klasikoko kontzertu benefikoa.

benduaren 29an, igandean, eguerdiko 12:00etan, Gabonetako kontzertu benefiko bat egingo da, Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan (Konstituzio plaza 9), minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzeko. Bildutako diruaren %100 gibeleko minbiziari buruzko ikerketa batera bideratuko da: ikerketa Maria Arechederra eta Carmen Berasain Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Ikerketa Aplikatuko Zentroko ikertzaileak egiten ari dira  (CIMA).

Kontzertua "Dúo Delibes" taldeak emango du, Esther eta Sara Gutiérrez ahizpek osatua. Biolin eta pianorako dagoen errepertorio zabal eta aberatsa ezagutzera ematea da helburua, ganbera-musikako lan sendo batetik abiatuta.

Esther eta Sara Valladoliden jaio ziren eta han hasi zituzten musika ikasketak. Elkarrekin jotzen dute txiki-txikitatik eta 2010ean euren ibilbide profesionaleko lehen kontzertua eman zuten Valladolideko Miguel Delibes Auditorioan. Ordutik, Espainiako areto garrantzitsuetan aritu dira, hala nola Calderon Antzokiko Miguel Delibes Aretoan, Valladolideko Miguel Delibes Kultur Etxeko Ganbara Aretoan, Avilako Lienzo Norte Auditorioko Ganbera Aretoan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Leongo Eutherpe Aretoan eta Madrilgo Granadako Etxeko Angel Ganivet Aretoan. Beste herrialdeetan ere aritu dira: Frantzian (Le Mesnil des Arts kaperan, Montaut de Villreal-en), Holandan (Wassenaar-eko De Paauw, Leiden-eko De Kapelzaal eta Rotterdam zein Tilburg hirietako beste zenbait aretotan), eta Austrian (Bösendorfersaal, eta Kleines Studio, Salzburgoko Mozarteum-ean). Bi ziklo ezagunetan ere parte hartu dute: Madrilgo "Las noches del Olivar" eta Gasteizko "Astearte Musikalak" izeneko zikloan (XXVII. edizioan).

Piano eta biolin kontzertuaren egitaraua honako hau izango da:
F. Schubert: biolin eta pianorako 1. sonatina Re maiorrean, op.137

  • Allegro molto 
  • Andante
  • Allegro vivace

W. A. Mozart: biolin eta pianorako sonata Si bemol maiorrean, KV 454

  • Lento - Allegro
  • Andante
  • Allegretto

Atsedenaldia

E. Grieg: biolin eta pianorako sonata. 3. zk. Do minorrean, op.45

  • Allegro molto ed appassionato
  • Allegretto espressivo alla Romanza
  • Allegro animato

Sarrerak 12 eurotan egongo dira salgai, azaroaren 27tik abenduaren 27ra, honako saltoki hauetan:

  • EL POTEO DE SANCHO (Antso Jakituna  14)
  • LA UNIÓN (Plaza Nueva 4)
  • FUNDACIÓN VITAL (Sokaren Etxea – Aiztogile kalea 24)
  • AECC ÁLAVA (Plaza Arkupeduna 1)
  • ONLINE -  erosi nahi izanez gero, abenduaren 28ra arte egongo dira salgai. www.eventbrite.es 

Sarrerak soberan izanez gero, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan bertan erosi ahal izango dira, kontzertuaren egunean bertan, 

Informazio gehiago jasotzeko, deitu 945 263 297 telefonora deitu; alava@contraelcancer.es helbide elektronikora idatzi edo gure sare sozialetan begiratu.

Zure zain gaude!

29/12/2019
12:00
Plaza Porticada, 1 , 01015 Vitoria-Gasteiz (Álava)
Cerrar

Apuntarme al evento

No hay plazas disponibles para esta actividad
Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días