Victor Pablo Perez izango da Musikeneko Orkestraren eta Donostiako Orfeoiaren zuzendaria maiatzaren 12an

12
May
19:30

 

 

  • Cherubiniren Requiemaren aurretik, Béla Bartóken Biolarako eta Orkestrarako Kontzertua lanarekin irekiko da programa eta Yana Kucherova izango da solista.
  • Sarreren bilketa solidarioa Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearentzat (AECC Gipuzkoa) izango da 
  • Sarrerak salgai daude 15 euroan Gipuzkoako AECC elkartearen egoitzetan 

 

Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia) berriz ere Donostiako Orfeoiarekin batu da Luigi Cherubiniren lau ahotsetako abesbatzarentzat eta orkestrarentzat Requiema aurkezteko. Hilen meza bitxienetakoa da, ez baitu bakarkako abeslaririk. Victo Pablo Perez maisua Madrilgo Komunitateko Orkestraren eta Abesbatzaren zuzendari titular eta artisikoa izateaz gain, Donostiako abestzarekin oso lotuta dago. Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren energia eta Orfeoiaren esperientzia uztartzen dituen proiektu hau zuzendu du.


Cherubiniren Requiemaren izaera orokorra iluna den arren, hileta-elizkizunetarako oso egokia da eta tragedia, beldurra eta sorpresazko une musikalak bateratzea lortzen du. Lan honek giro desberdinak nahasten ditu tonalitate eta denborak, eta tentsio handiko uneak trukatuta eta, ondoren, tentsioa baretuta, amaiera bikaina eta nagusia ematen dio.


 Programa hasteko, Béla Bartóken Biolarako eta orkestrarako kontzertua lana eskainiko da; bertan joko du Musikenen prestakuntza jaso zuen Yana Kucherova gazte errusiarrak. Orain dela 25 urte jaio zen eta biola-prestakuntza jaso zuen Maria Sitkovskayarekin. Halaber, Moskuko Tchaikovsky kontserbatorioko orkestrako kide izan zen. 2013an hasi zituen bere ikasketak Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian eta, bertan, ikastegi arteko lehiaketan hari-interpretatzaile onenaren sari berezia eta AEI eta Igartza bekak eskuratu zituen. Egun, Bruselako Queen Elisabeth Music Chapelen ari da bere prestakuntza handitzen Miguel da Silvarekin.


Kontzertuaren lehen zatiaren lengoaiak bakardade eta tristura sentimenduak islatzen ditu; izan ere, sentimendu horiek bizi zituen leuzemiak heriotza eragin behar ziola zekien musikagile hungariarrak. Hain zuzen, lan hori amaitu aurretik hil zen eta, azkenik, lau urte geroago estreinatu zuten bere ikaslerik onenaren lanari esker.  
 

Kontzertuaren dirua Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari (AECC Gipuzkoa) emango zaio eta maiatzaren 12an, larunbatean, izango da Musikeneko auditoriumean. 


Sarreren prezioa 15 eurokoa da eta jada salgai daude AECC Gipuzkoak Donostian duen egoitzan (Zarautz etorbidea 58, 1), era Irun, Eibar, Zarautz, Tolosa eta Zumarragako egoitzetan. Kontzertu solidario honen leloa da “Soinubakarrean, minbiziaren aurkako ikerkuntza sustatuz” eta bildutako dirua horretarako erabiliko da, Gipuzkoako elkarteak hainbat ikerketa-zentrotan sustatzen dituen proiektuen bitartez.
Hurrengo egunean, igandean maiatzaren 13an, programa bera errepikatuko da Bilboko Antzokian eskainiko den emanaldian.
 
PROGRAMA:

Biolarako kontzertua (20’)…………………………………………………………    Béla Bartók
Musikeneko Orkestra Sinfonikoa
Yana Kucherova, biola
 

Requiem (47’)…………………………………................................................      Luigi Cherubini
Musikeneko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia
 
Zuzendaria: Víctor Pablo Perez