ZIENTZIA GUZTIONTZAT

AECCko kideok gizarteari minbiziaren arloko ikerketa hurbiltzeko interes handia dugu; horren garrantziari buruzko kontzientzia piztu nahi dugu.  
Gizarteak kultura zientifiko handiagoa baldin badu, ikertzaileek eguneroko lanean zer zailtasun dituzten ulertuko du eta ikertzaileek egiten duten ezinbesteko lana ere hobeto ulertu ahal izango du. Gizartearen babesa ezinbestekoa da jakintzan eta tratamenduetan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

IKERKUNTZA-JARDUNALDIAK

Gizartea nahasteko beste modu bat zientziak minbiziaren aurkako borrokan zer egin dezakeen (eta egin ahal izango duen) hobeto ezagutzea da.  
Gizarteak gai hauen inguruko kultura zientifiko handiagoa baldin badu, aurrean duen arazoa hobeto ulertuko du, bokazio gehiago sortuko ditu eta erabaki teknikoak eta politikoak hartzeko modua egokiagoa izaten lagunduko du.  
Zientziaren dibulgazioa egin eta gizarteari ikerketa-prozesua ulertzea erraztu nahi diogu.

mapa Created with Sketch.