Fundación científica AECC

Gure zeregina betetzeko, urtero minbiziaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzetarako deialdi publikoak egiten ditugu. Laguntzak esleitzeko prozesua gardena izateak objektibotasuna eta independentzia ematen ditu, eta hori giltzarria da, funtsak kalitate handieneko proiektuetara eta pazientearen mesederako emaitzak lortzera bideratuta esleituko direla bermatzeko. Laguntzak esleitutakoan, proiektuaren jarraipen zientifikoak eta ekonomikoak egiten ditugu, funtsak eraginkortasun handienarekin eta hasierako helbururako erabiliko direla bermatzeko.
AECC Zientzia-Fundazioaren helburuetako bat gizartea minbiziaren ikerketan nahastea da. Horretarako, gizartean ikerketari buruzko ezagutza sortzeko dibulgazio zientifikoko jarduerak antolatzen ditu. Ikertzaileek, erakunde laguntzaileek eta AECCk 52 probintzietako bakoitzean dituen egoitzetako profesionalek, egunero, ikerketaren arloko aurrerapen eta emaitzei buruzko informazioa eman eta zabalpena egiten laguntzen digute, hainbat ikerketa-jardunaldiren bitartez. Sare sozialek ere rol garrantzitsua jokatzen dute, komunikazio-tresna gisa; AECCk Facebooken eta Twitterren dituen kanalen bidez, gure jarduerari buruz informa zaitezke.
PATRONATUA
AECC Fundazioa Patronatuak zuzentzen du. Gobernu-organo hori modu erabat altruistan lagundu eta boluntario gisa aritzen diren zientzia, ekonomia eta gizartearen arloko hainbat kidez osatuta dago.
PRESIDENTEA:
Ignacio Muñoz Pidal jn
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko (AECC) presidentea
AECC Zientzia-Fundazioko presidentea
LEHEN PRESIDENTEORDEA:
Ramón Reyes Bori jn.
Zientzietan doktorea eta Biokimikan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean
BIGARREN PRESIDENTEORDEA:
Nieves Mijimolle Cuadrado doktore and.
Madrilgo Farmazialarien Elkargo Ofizialeko Ortopedia Batzordeko kidea
Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko Ortopedia Batzorde Nazionaleko Batzorde Exekutiboko kidea
Farmacéuticos Mundi elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea
IDAZKARIA:
Laura de Rivera García de Leaniz and.
Red Eléctrica de España SAko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria
IDAZKARIORDEA:
Pilar López and.
Zuzendari nagusia
DIRUZAINA:
Pilar López and.
Kudeaketa eta Finantzen Kontabilitatearen Arloko irakaslea. Francisco de Vitoria Unibertsitatea
BATZORDEKIDEAK
Albert Biete irakasle jn.
Erradiologia eta MFko katedraduna. Universitat de Barcelona
Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko aholkulari seniorra.
Hospital Clínic. Universitat de Barcelona
Victoria Castel doktore and.
IP La Fe OIIko eta La Fe Unibertsitate Ospitale Emerituko Minbiziaren Ikerketa Kliniko eta Translazionaleko talde akreditatuko koordinatzailea
Jesús San Miguel doktore jn.
Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa Kliniko eta Translazionaleko zuzendaria
Pilar Garrido López doktore and.
Alcaláko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakaslea
IRYCISeko Onkologia Medikoko Ataleko burua, Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalea
Onkologia Medikoko Europako Elkarteko (ESMO) Zuzendaritza Batzordeko kidea
Osasun Zientzietako Espezialitateen Kontseilu Nazionaleko presidentea
Joan Seoane Suarez doktore jn.
ICREAko irakaslea
Ikerketa Translazionaleko zuzendaria
Vall d’Hebron Onkologia Institutua (VHIO)
Vall d'Hebron Unibertsitate Ospitalea
Medikuntza Fakultateko irakaslea - Universitat Autònoma de Barcelona
EACRko (Minbiziaren Ikerketaren Europako Elkartea) idazkari nagusia
Eugenio Santos de Dios doktore jn.
IBMCC Minbiziaren Ikerketa Zentroko zuzendaria (USAL-CSIC), Salamanca
Elias Campo doktore jn.
Bartzelonako Clinic Ospitaleko Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria.
Clinic Fundazioko zuzendaria.
IDIBAPS-August Pi i Sunyer Ikerketa Biomedikoen Institutuko zuzendaria.
Anatomia Patologikoko katedraduna
Amparo Cano irakasle and.
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Biokimika Departamentuko katedraduna. Alberto Sols Ikerketa Biomedikoko Institutuko ikertzailea, CSIC-UAM
Marcos Malumbres doktore jn.
Taldeburua. Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala (CNIO)
Vicente Guillem doktore jn.
Valentziako Onkologia Institutuko Onkologia Medikoko Departamentuko burua
ECO Fundazioko presidentea
Josep Tabernero doktore jn.
Vall d’Hebron Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Zerbitzuko burua
Vall d’Hebron Onkologia Institutuko (VHIO) zuzendaria.
Amancio Carnero doktore jn.
CSICeko ikertzaile zientifikoa
Minbiziaren arloko Biologia Molekularreko taldeko ikertzaile arduraduna – IBIS, Sevilla
Nuria López Bigas doktore and.
Biomedikuntzako Ikerketa Institutuko taldeburua (IRB Bartzelona), ICREAko Ikerketako irakaslea, UPFko irakasle laguntzailea.
Luis Paz-Ares doktore jn.
12 de Octubre Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Zerbitzuko burua, Madril
UCMko Medikuntza Fakultateko irakasle titularra
AECCren Batzorde Tekniko Nazionaleko presidentea