GURE PROZESUEN KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA

AECC Zientzia-Fundazioko kideok gure prozesu eta jarduera guztien kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin erabat konprometituta gaude, gure Kalitate Politikan adierazten den bezala. Konpromiso horri esker, ISO:9001 ziurtagiria lortu eta 2014tik urtero berritu dugu.

GURE BALIOAK: GARDENTASUNA ETA INDEPENDENTZIA

Gure lan egiteko moduan gardentasuna, independentzia eta jardunbide egokiak bermatzea da AECC Zientzia-Fundazioaren balioetako bat eta gure eginkizuna lortzeko gakoa. GKE zigilua lortzeak –Lealtad Fundazioak egiaztatu zuen 2017an–, baieztatzen du AECC Zientzia-Fundazioak, GKEen kudeaketaren arloan, nazioarteko estandarretan oinarritutako gardentasunaren eta jardunbide egokien arloko 9 printzipioak betetzen dituela.