Stanpa Fundazioa. Polit jarri, hobeto sentituko zara.

"Look good feel better" programak 25 urte baino gehiago daramatza minbizia duten emakumeei laguntzen. Tratamendu onkologikoaren albo-ondorioen kaltea arintzen eta beren irudia berreskuratzen laguntzen die. Horretarako larruazala zaintzen ikasteko eta nork bere burua makillatzeko tailerrak antolatzen dituzte. 25 urte hauetan, 21.000 boluntario baino gehiagok 1,4 milioi paziente inguru artatu dituzte mundu osoan, ospitaleen eta mediku zein pazienteen elkarteen laguntzarekin. Doako programa da. Ez du medizinarik erabiltzen eta erabat neutroa da, erabilitako marka eta produktuei dagokienez.
 
Programa, Espainian, "Ponte guapa, te sentiras mejor / Polit jarri, hobeto sentituko zara" izenpean antolatu da ospitaletan. Tailerrak antolatu dira emakume talde txikiekin, osasun-arloko profesionalen gidaritzapean (medikuak, erizainak, psiko-onkologoak eta aecc elkarteko boluntarioak), eta edertasunaren alorreko boluntario profesionalek zuzentzen dituzte. Larruazala zaintzeko eta makillajea erabiltzeko 12 funtsezko urrats lantzen dira bertan.

Saioak egiteko, enpresa babesleek emandako produktu sorta bat jasotzen dute pazienteek, erabat doan. Helburua da pazienteen konfiantza indartzea, euren irudia berrezartzen lagunduz. Pauso bat da autoestimua berreskuratzeko eta gaixotasunaren aurkako borroka aurrera eramateko. Hainbat gai lantzen dira: larruazala zaintzea, makillajea (bekainak barne), eguzkitik babestea, ilea eta azkazalak.

Hilero egiten dira online, eta aldez aurretik izena eman behar da honako leku hauetako batean:

- Txagorritxu AUO eguneko ospitalean

- Arabako Aecc elkartearen egoitzan – 945 263 297

- Aecc elkartearen bulegoan, Txagorritxuko Ospitalean: 6. C

Jarraian zurekin harremanetan jarriko gara telefonoz, eguna eta ordua baieztatzeko.

* Tailerrak tratamendu aktiboan dauden emakumeentzat dira bakar-bakarrik (gizonentzat bestelako tailerrak egiten dira, larruazala eta bizarra zaintzeko).

03/30/2021 11:00 AM
Taller Online

Stanpa Fundazioren tailerrak, larruazala zaintzeko eta nork bere burua makillatzeko

30/03/2021
11:00 - 12:30
Cerrar

Apuntarme al taller

Stanpa Fundazioren tailerrak, larruazala zaintzeko eta nork bere burua makillatzeko

No hay plazas disponibles para esta actividad

Otros eventos

Erlaxazio eta yoga tailerra ONLINE - Astelehena
Taller Online
Sede de Álava

Erlaxazio eta yoga tailerra, doakoa, AECC Arabak antolatua, paziente onko hematologikoentzat eta senideentzat - ONLINE
19/04/2021
Erlaxazio eta yoga tailerra ONLINE - Asteazkena

21/04/2021
Stanpa Fundazioren tailerrak, larruazala zaintzeko eta nork bere burua makillatzeko
Taller Online
Sede de Álava

Stanpa Fundazioren tailerrak, larruazala zaintzeko eta nork bere burua makillatzeko

Aecc Arabak, Stanpa Fundazioak eta Txagorritxuko Ospitaleak doako tailerra antolatu dute, larruazala zaintzen ikasteko eta, onkologia-tratamenduan zauden bitartean, nork bere itxura hobetzeko.
11/05/2021

15/06/2021
Infocancer 24 horas telefono 900100036
Infocancer 24h - 7 días