AECC GIPUZKOAK 19 udalerritara eramango du “uda osasungarria” kanpaina

Guipúzcoa - 18/06/2019

Guztira, 19 udalerritara eramango du AECC Gipuzkoak "uda osasungarria" kanpaina, minbizia prebenitzeari lotutako bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin. Hilaren 18an, asteartean, Zarautzen hasiko da kanpaina eta uztailaren 30ean amaituko da, Orion. Gipuzkoako itsasertzeko 8 herrietako hondartzetan eta barnealdeko 11 herrietan ibiliko gara.

AECC Gipuzkoak erabaki du beste denboraldi batzuetan larruazaleko minbiziari lotuta eguzki-prebentzioan oinarrituta egin duten kanpaina osatu egingo duela aurten eta horretarako, zenbait tailer eta ekintza hezigarri antolatu ditu herritarren osasuna hobetzeko eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Horretarako, eta berritasun gisa, Gipuzkoan batera eta bestera ibiliko den unitate ibiltarian profesional adituek (nutrizionista, oftalmologoa eta sukaldaria) hartuko dute parte eta ohitura osasungarrien inguruko gomendioak eta osasun-gomendioak emango dituzte. Tailer horiez gain, zumba-saioak ere izango dira, Gipuzkoako hondartzetan jarduera fisikoa sustatzeko.

Bestalde, AECC Gipuzkoaren unitate ibiltariak jarraitu egingo du larruazaleko minbizia prebenitzeko eguzkitik babestearen garrantzia nabarmentzen. Helburu hori betetzeko, azalpen-panelak jarriko dituzte eguzkitik babesteari buruzko informazioarekin, prebentzioari lotutako mezuak emango dituzte hondartzetako bozgorailuetatik, materiala banatuko dute eguzkitan modu desegokian egotearen arriskuei buruzko informazioa emateko eta 16 urtetik beherakoentzako jolas-heziketa jarduerak ere eskainiko dira, aipatu ditugun kontzeptu horiek eta bizi-ohitura osasungarriei lotutako beste batzuk lantzeko.

Kanpainan, eguzkitako iragazkiak eta fruta zein zukuak ere banatuko dituzte. Azkenik, AECC Gipuzkoak egiten dituen kanpaina guztietan bezala, ekimen honetan ere, boluntarioek funtsezko zeregina izango dute. Boluntarioen zeregina ez da mugatuko pertsonei harrera egitera edo ekintzaren helburuei buruzko informazioa ematera, baizik ohitura osasungarriei buruzko galdeketa bat ere egingo dute, profesionalek zalantzak argitzeko edo ezagutzak zabaltzeko.

Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduaren laguntzari esker, kanpaina ibiltaria, aurten, Emaús Gizarte Fundazioarekin batera egingo dugu kanpaina eta Emaúsek ere informazio-puntu ibiltari bat izango du eta hondakinak behar bezala biltzeko beharraren inguruko tailerrak eskainiko dituzte.

 

KANPAINAKO EGUTEGIA

 

Ekainak 18 de junio – ZARAUTZ (Malekoia)

Ekainak 19 de junio – DONOSTIA (Zurriola)

Ekainak 20 de junio – DONOSTIA (Zurriola)

Ekainak 21 de junio – DONOSTIA (Kontxa)

Ekainak 25 de junio – MUTRIKU (Saturraran)

Ekainak 26 de junio – AZPEITIA (Plaza Nagusia)

Ekainak 27 de junio – MENDARO (Herriko plaza)

Uztailak 1 de julio – ZIZURKIL (Atxulondo plaza)

Uztailak 2 de julio HONDARRIBIA (Hondartza)

Uztailak 4 de julio EIBAR (Untzaga plaza)

Uztailak 8 de julio TOLOSA (San Frantzisko ibiltokia)

Uztailak 9 de julio GETARIA (Gurutze Gorriaren ondoan)

Uztailak 10 de julio ANDOAIN (Elizako plaza)

Uztailak 11 de julio ORDIZIA (Herriko plaza)

Uztailak 15 de julio EIBAR

Uztailak 16 de julio ZUMAIA

Uztailak 17 de julio USURBIL

Uztailak 18 de julio AZPEITIA

Uztailak 22 de julio LEGAZPI

Uztailak 23 de julio DEBA

Uztailak 30 de julio ORIO

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días