Ariketa fisiko onkologikoko unitatea berria aurkezpena

Álava - 07/03/2024

Michelin Fundazioak babestutako Minbiziaren Aurka Araban elkarteak ariketa fisiko onkologikoko unitate berria aurkeztu du. Gaurko egoitzaren ondoan kokatuta, apirilaren 15etik aurrera martxan jarriko da. Zerbitzu hori dohainik izango da.

“Minbizia duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea eta laguntzea da gure bokazioa. Horregatik da hain garrantzitsua espazio berri hau martxan jartzea, haien osasuna hobetzen eta tratamenduaren albo-ondorioak murrizten lagunduko dugu eta. Hala, biziraupena areagotzeko aukera izango dugu”, azaldu du Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak.

Hauek dira zerbitzu berriaren helburuak: minbizia duen pertsonaren egoera fisiko orokorra mantentzea edo hobetzea, baita bere gaitasun kardiobaskularra, indarra eta koordinazio orokorra ere; bizimodu sedentarioarekin lotutako beste gaixotasun batzuen garapena prebenitzea; eta sedentarismoa gutxitzea.  Interesatutta dauden pertsonoek 945 26 32 97 telefonora dei dezakete edo gure egoitzara, Arkupedun Plaza, 1era (Zabalganara) joatea. Vital Fundazioa eta Fundación Michelin babesten dute zerbitzu hori.

Minbiziaren Aurka Araban elkarteak, gainera, Euneiz Unibertsitatearen laguntza izango du ariketa fisiko onkologikoko programa garatzeko. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko zuzendari eta Euneiz Gasteizko Unibertsitateko irakasle Aitor Coca eta Borja Gutierrez graduatua eta doktorea arduratuko dira minbizia duten pertsonei hasierako balorazioa egiteaz eta banakako lana abiarazteaz.

8 pertsonako talde txikiak sortuko dira eta, hasierako balorazioa egin ondoren, 3 hilabeteko programa pertsonalizatua eskainiko zaie. Guztira 36 ariketa-saio egingo dira. Pazienteek azken txosten bat jasoko dute, beren aurrerapen fisikoa lehen eskutik ezagutzeko.

“Unibertsitatea garen aldetik, gure konpromisoetako bat gizarteari ezagutza helaraztea da, bereziki, espezializatuta gauden arloetan, hala nola kirolean eta osasunean, baita teknologian ere. Horregatik, Minbiziaren Aurka Araban elkartearekin zerbitzu berri honetan lankidetzan aritzea aukera paregabea da minbizia duten pazienteei laguntzeko, ariketa fisikoarekin eta osasunarekin lotutako gure ezagutza emanez eta partekatuz, haien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin”, dio Saioa Ortizek, Euneiz Unibertsitateko zuzendari exekutiboak.

Ariketa fisiko onkologikoko saioak egiteko, gimnasio bat prestatu dute beharrezko makina guztiekin —hankako tentsa, polea, bularreko press-a, bizikletak eta TRX, esaterako—. BH enpresa arabarrari erosi zaizkio.

Ariketa fisiko onkologikoaren onuretako batzuk dira, besteak beste, neke-sentsazioa arintzea; funtzio fisikoa, bihotz-biriketako gaitasuna eta muskulu-indarra hobetzea; eta diagnostikoari eta tratamenduei lotutako antsietate- eta depresio-nahasmenduak gutxitzea.

Minbiziaren Behatokiaren datuen arabera, Araban 2.119 minbizi-kasu berri diagnostikatu ziren 2023an. Azken hamar urteetan intzidentzia % 20 igo da, baina aipagarria da biziraupena hazten ari dela, eta gaur egun % 56an dagoela. Hemendik 2030erako erronka da minbizian % 70eko biziraupena lortzea. Eta behar duten pertsona horiek guztiak artatzeko, Minbiziaren Aurka Araban elkartea dago, Arkupedun plaza 1 (Zabalgana) helbidean. Elkartearen zerbitzuak doakoak dira.

 

 

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días