/sites/default/files/video_or_image_block/cifras-2017_8.jpg

Gardentasun ataria

La AECC trabaja bajo el principio de transparencia poniendo a disposición de todos las personas la información sobre la gestión de nuestros recursos, el desarrollo de las actividades, nuestros órganos de gobierno y nuestras obligaciones legales.  

Gardentasun ataria >>>

gure xedea

Elkarrekin lan egiten dugu osasunari buruz hezteko, gaixoak eta haien familiak babestu eta laguntzeko eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko, minbiziaren diagnostiko eta tratamendu hobea lortzearren.

/sites/default/files/video_or_image_block/Rodaje-nosTienesAqui-aecc.jpg

Nor gara

Paziente, senide, boluntario, laguntzaile eta profesionalek osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat gara. Espainia osoan lan egiten dugu.

1953

José Bioscak sortu zuen AECC elkartea, minbizia dutenei laguntzeko eta gaixotasunari arlo guztietan aurre egiteko.

1963

Baliabiderik ez duten pertsonentzako tratamenduak ordaintzen ditugu, zentro onkologikoak sortzen ditugu eta minbiziaren tratamendurako ekipamenduez hornitzen dugu. Lehenak izan gara kobalto-bonba ekartzen.

1973

Minbizi ginekologikoa detektatzeko lehen programak hasi genituen, eta Zientzia Fundazioa sortu genuen ikerketa bultzatzeko. Etxez etxeko medikuntza ezarri genuen, gaixo kroniko eta terminalei arreta emateko.

1983

Bularreko minbizia unitate mugikorrekin goiz detektatzeko kanpaina hasi genuen. Ikasgelan tabakismoa prebenitzeko programak abiarazi genituen.

1993

Arreta psikologikoa, erretzeari uzteko laguntza, telefonozko arreta eta etxez etxeko zainketa aringarriak eskaintzen ditugu. Haurrentzako lehen egoitza ireki dugu.

2003

Minbizia duen pazienteari arreta osoa emateko lan egiten dugu. Koloneko eta larruazaleko minbizia prebenitzeko kanpainak hasi genituen. Pazienteen eskubideen adierazpena sinatu zen, eta minbizia duten umeentzako lehen kanpamentua sortu zen.

2013

Minbiziaren Behatokia sortu genuen, eta tabakoaren aurkako legea onar zezaten lortu genuen. Ikerketa onkologikora funts gehien bideratzen duen erakunde pribatua gara jada.

ALBISTEAK

Ongizateko zerbitzu berriak txertatu ditugu paziente eta familiakoentzat. Urrutiago eta jende gehiagorengana heltzen gara bide digital berriak sustatuz. Espainiako osasungintzan koloneko minbiziaren baheketa ezartzea lortu dugu.

Zer egiten dugun

Espainiako gizarteak minbiziaren eragina murrizteko eta pertsonen bizitza hobetzeko egindako ahaleginaren buruan gaude.

NON GAUDE?

Espainia osoan gaude, 52 Probintzia Batzorderi esker. Egoitza nagusia: c/ Amador de los Ríos, 5 28010 – Madrid Telefonoa: 91 319 41 38 - informacion@aecc.es