Salgai daude Jostallu elkartearen bazkari solidariorako txartelak.

AECC Gipuzkoak iragarri du salgai daudela Irungo Jostaullu elkarteak antolatutako minbiziaren aurkako bazkari solidariorako txartelak. Irailaren 14an izango da bazkaria, eta txartelak Bidasoaren egoitzan daude salgai, Irungo Foru kalearen 4.ean. Elkarte honek lehenengo aldiz erabaki du ekimenaren bidez bildutako dirua minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteari emango diola.

Bazkarirako txartelak hogei euroan salduko dira. Alcampo Irun eta Jostallu elkatearen esker, lortutako diru guztia aurten Gipuzkoa mailan abian dagoen erronkarako izango da; izan ere, 160.000 euro lortu nahi ditu elkarteak 2019an Nafarroako Unibertsitatea Klinikako Ignacio Melero doktoreak gidatutako immunoterapia-proiektu batean inbertitzeko. Internetez ere egin daitezke ekarpenak, www.retoaeccgipuzkoa.com helbidera sartuta.

Horrez gain, aurreko egunetan, rifak banatuko dira bost euroren truke, bazkarian bertan egingo den  zozketa baterako. Eskualdeko jatetxe zozketarako dohaintzan eman dizkiguten bazkarien artean 8 jatetxe hauek daude: Ardora, Danako, Iñigo Lavado, Sugarri, Hotel Atalaia, Hotel Jaizkibel, Asador Ana Mari eta Ibaiondo.