Sare sozialak tabakoren kontsumoa jaisteko Tolosaldearen erronka maiatzean

Guipúzcoa - 20/04/2020

Urtero maiatzaren 31n ospatzen den Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, osasunaren arloan lan egiten duten hainbat erakundek kanpaina bat jarriko dute martxan hilabete horretan. Konfinamendua eta Covid-19k mugimendurako jarritako mugak direla eta, tabakoaren eta kalamuaren kontsumoa murrizteko helburua duen ekimen hau bereziki bultzatuko nahi da aurten sare sozialen bidez.

AECC Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea, Amasa- Villabona eta Tolosako Udalak, Tolosaldeako ESI, Asuncion Klinika eta Tolosaldea- Goierriko Osasun Saileko kideek modu koordinatuan ari dira lanean, eskualdean duela lau urtetik egiten ari den kanpaina sustatzeko. Nerabeen prebentzio mahaiek bultzatzen dituzte ekintza hauek.

Aurten ezingo ditugu aurrez aurreko ekintzak burutu baina Instagram sarean 3 urtez antolatu dugun argazki lehiaketa aurten ere martxan jartzea erabaki dugu. Egun hauetan kontsumoak etxean sartu direla badakigu: pintxo pote digitalak, lehen kalean erretzen zena orain balkoietan… baina lagunekin edo parrandan bakarrik kontsumitzen zutenek orain uzteko aukera bezala bizi dezaketela ere argi dugu. Beraz, 4.urtez, EZ ERRETZEKO ZURE ARRAZOIAK lemapean lehiaketa ireki dugu.

Ez erretzeko arrazoiak pentsatu eta argazki batean irudikatzea da helburua. Tolosaldeako pertsona guztiei zuzendurik dago eta smartwatch bat izango da saria. Parte hartu nahi dutenek hiru aukera dituzte: lehenengoa, Instagramera argazkia igo #ezerretzekozurearrazoiak etiketarekin, bigarrena tolosaldea@contraelcancer.es helbidera bidali eta azkena wasapp bitartez 667113632 telefonoan. Epea, maiatzaren 24rarte izango da, eta nahi adina argazki bidali ahal izango dira.

Irabazlearen izena maiatzak 31ean jakingo da sare sozialetan.

Informazio gehiagorako:

Maider Sierra 667113632 edo eta maider.sierra@contraelcancer.es

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días