AECC Gipuzkoak asteazken honetan Donostian ikerketa onkologikoaren alde egitera animatzen du

Guipúzcoa - 22/09/2020

•Donostiako 6 mahaietan 40 boluntario inguruk bildutako dirua Minbizia ikertzeko erabiliko da

•Berri gisa, itsulapiko guztiek QR kode bat izango dute, dona.contraelcancer.es orrira zuzenean sartzeko eta ekarpenak online egiteko.

•AECC da ikerketarako funts gehien ematen dituen erakunde pribatu eta soziala.

Minbiziaren aurkako AECC Gipuzkoa elkarteak irailaren 23an, asteazkena, egingo den ikerketaren aldeko jardunaldian parte hartzera animatzen ditu donostiarrak. Elkarte horretako boluntarioak Donostiako kaleetan izango dira, Minbiziari buruzko Ikerketaren Nazioarteko Egunaren (WCRD) aurreko egunean dirua biltzeko. Egun hori, urtero bezala, irailaren 24an ospatzen da.

Ekimena goizez eta arratsaldez egingo da, Gipuzkoako hiriburuko 6 puntutan, eta berrogei boluntario inguruk parte hartuko dute. Mahaiak Antiguoko, Groseko, Amarako eta Hiriguneko hainbat tokitan jarriko dira, eta horietan AECC Gipuzkoak gaixo eta senideei doan ematen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa ere eskainiko da. Pandemia dela eta aurreko urteekin alderatuta jarduera horretan parte hartuko duten boluntarioen kopurua heren batera jaitsi da,.Iaz 16 mahai jarri ziren hiriko hainbat tokitan, ehun bat boluntario ingururekin.

Pandemiaren ondorioz, neurri berezi gisa, boluntarioek ez diete ohiko eranskailurik emango itsulapikoan dohaintzak egiten dituztenei. Mahaietan ere ez da liburuxkarik ez materialik egongo, eta, horren ordez, gel hidroalkoholikoak eta nahitaezko maskarak jarriko dira, besteak beste, Covid-19agatik hartu beharreko segurtasun eta higiene neurriak hartzearren.

QR kodea eta on line elkartasuna.

Berritasun gisa, eta dohaintzak on line egin ahal izateko, itsulapiko guztiek QR kode bat izango dute dona.contraelcancer.es orrira zuzenean sartzeko. Mahaietan jarriko diren kartelek ere kode hori dute, baita BIZUM bidez edo SMS bidez emateko aukera ere.

“Inoiz baino gehiago behar zaituztegu; Covid-19ren garaian,  Minbizia egun , darrai eta egongo da. Bai paziente onkologikoek bai haien familiakoek gu guztion beharra dute, alderdi ekonomiko, psikologiko, sozial eta fisikoan zailtasunak eta zaurgarritasuna baitituzte” esan du Leire Vallespir Gipuzkoako AECCko boluntarioen arduradunak. "Badakigu urte zaila dela guztiontzat, beti hor zaudetelea eta laguntza handia zaretela. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriro, inoiz ez baikara nekatzen eskerrak emateaz.Guztion laguntzarekin, ikerketarako eta minbiziari aurre egiteko funts gehiago lor ditzakegu”.

Ikerkuntzarako funts gehien bideratzen dituen erakunde sozial eta pribatua

Guztira, AECCk 107 laguntza esleitu ditu, hau da, 13 milioi euro, ikertzaileentzako beste 16 laguntza berritu ditu 1.8M€ inguruko zenbatekoan, eta oraindik ez da esleitu beste 2M€ hurrengo patronatuetan. Horrela, funts gehien bideratzen duen erakunde soziala eta pribatua da.

AECCren laguntzak gizarte zibilaren ekarpenetatik datoz. Ekarpen horien bidez, ikerketa onkologikoa pazienteentzako lehentasun gisa mantentzen jarraitu daiteke, batez ere COVID-19 pandemiak eragindako ziurgabetasun orokorraren testuinguru horretan.

Gainera, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta (World Cancer Research Day (WCRD) 2020), Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) AECC elkarrizketak antolatu ditu, koronabirusak minbiziaren ikerketari eragiten dion pandemiari buruz eztabaidatzeko. Mariano Barbacid doktorearen edo Josep Tabernero Pastor doktorearen mailako ikertzaileek aztertuko dute, Isabel Orbe AECCko Fundazio Zientifikoko zuzendari nagusiarekin batera, zer ondorio izan ditzakeen minbiziaren ikerketa geratzeak ingurune zientifikoan eta gaixoan.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días