AECC Gipuzkoak “Minbiziaren aurkako Bus Aktiboa” aurkeztu du Donostian

Guipúzcoa - 19/07/2021

“Minbiziaren aurkako Bus Aktiboa” aurkeztu da Donostiako Udaleko udalbatza aretoan. Ideia aitzindari hau Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkarteak sortutakoa da. Autobusa urte osoan ibiliko da hiriko kaleetan zehar, Gipuzkoako biztanleei elkartearen egoitzen eta doako zerbitzuen berri emateko helburuarekin.

Udaletxe kanpoandean egon den autobusean, AECC Gipuzkoako zerbitzuen inguruko informazioa ikus daiteke. Hau guztia, pazienteek zein senideek, hau da, AECC Gipuzkoako zerbitzuak behar dituzten guztiek, elkartea ezagutzeko, non dagoen jakiteko eta bertan lana egiten duten profesionalengana ailegatzeko informazio guztia eskaintzeko asmoz egiten da. Helburua aurrerapausoak ematea da; gero eta autobus gehiagotan elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuen eta laguntzen inguruko informazioa zabaldu ahal izateko.

Hauek dira AECC Gipuzkoak eskaintzen dituen doako zerbitzuetako batzuk eta “Minbiziaren aurkako Bus Aktiboan” irakur daitezkeenak: laguntza psikologikoa, arreta soziala, material ortopedikoaren mailegua, laneko bajen eta laguntzen kudeaketa, pazienteentzako eta senideentzako harrera pisua, erretzeari uzteko terapia eta ikerketaren finantzaketa.

Ekintza hau enpresa laguntzaileen ekarpenei esker gauzatu ahal izan da: Salto Systems, Super Amara, LABORAL Kutxa, Delteco, La Casa del Café, Alzola Basque Water eta Urkabe Benetan. Kolaboratzaile hauen lana ere ezinbestekoa izan da: El Diario Vasco publizitate partner moduan, Callate la Boca enpresa, ekintzaren irudiaren diseinua sortuz, Up To You agentzia ekitaldiaren antolaketan lagunduz, Exterion Media, Donostiako autobusen irudia jartzeko enpresa arduraduna eta Hasitago Komunikazio Agentzia, autobusaren diseinua eta proiektuaren goiburua sortuz: “Bidai hau batera egingo dugu”.

Nahiz eta autobus hau Donostiako kaleetan ibiliko den, zabaltzen den mezua gipuzkoar guztiei zuzenduta dago.

Elkartearen nahia ideia aitzindari hau hirian abiaraztea eta probintziako herri gehiagotara zabaltzea da.

Proiektu honen harira, AECC Gipuzkoak, bere sare sozialetan kanpaina bat jarriko du martxan. Horri esker, enpresa laguntzaileek, jarduera iraungo duen urtean zehar, hilero egingo diren zozketen opariak eskainiko dituzte. Nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute zozketa horietan, Donostian ikusiko duten “Minbiziaren aurkako Bus Aktiboa” erreferentzia moduan hartuta.

Enpresa laguntzaileen honako ordezkariak egon dira proiektuaren aurkezpenean: Borja Ganzarain (Salto Systems), Alfonso Reiriz (Super Amara), Arantxa Olaizola (LABORAL Kutxa), Xabier Aranbarri (Delteco), Gorka Etxenike (La Casa del Café), Patxi Casal (Alzola) eta Guillermo García (Urkabe Benetan). Proiektu hau aurrera eramaten lagundu duten enpresen hainbat ordezkari ere bertan izan dira: Juan Mañero (Exterion Media), Óscar Casla (Callate la Boca) eta Irune Zubiaurre (Up To You).

Amaia Estala, AECC Gipuzkoako enpresen arduraduna, izan da ekitaldia zuzendu duena.

Eneko Goia, Donostiako Alkateak aurkezpen ekitaldia ireki du, elkarteak egindako lana eskertuz eta baloratuz. Proiektu honen aurkezpenean, Aitziber San Román, Gizarte Ekintzako Zinegotzi Ordezkariak eta Jon Etxeberria, Gipuzkoako Osasun Arloko Lurralde Ordezkariak ere parte hartu dute. “Gipuzkoarrak elkartera hurbiltzea nahi dugu. Minbizia duten pazienteek eta haien senideek mota guztietako laguntza jaso dezakete elkartean” azpimarratu du Juan M. Ormazabal, AECC Gipuzkoako presidenteak ekitaldia ixteko.

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Infocancer 24h - 7 días